Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1202

EBAZPENA, 2005eko urtarrilaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, maiatzaren 18ko 89/2004 Dekretuaren II. kapituluan 2004ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzetarako aurrekontu-kreditua noiz agortu den jendaurrean jartzekoa. Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza eta ingurumeneko neurri eta konpromisoak hartzeko laguntzei buruzkoa da dekretu hori.

Maiatzaren 18ko 89/2004 Dekretuko bigarren xedapen iragankorrak, 2. kapituluan aurreikusitako laguntzen deialdia egiten du 2004ko ekitaldirako, eta ekitaldi horretako laguntzen gehieneko zenbatekoa ezartzen du.

Laguntzak emateko izendatuta dagoen kreditua agortzen bada, dekretu horretako 3. artikuluak xedatzen du egoera horri publizitatea emateko asmoz, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den administrazio-ebazpena emango duela eta bertan, aipatutako kreditua agortu den data adieraziko duela.

Hala ere, 3. artikulu horren arabera, "aurreko ekitaldietan aurkeztutako proiektuei dagozkien laguntza-eskaera berriak uneko ekitaldiko aurrekontu-kredituei egotzi ahal izango zaizkie, baldin eta proiektu horiek laguntzak lortzeko dekretu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte eta, horrez gain, ezin izan badira eman proiektua hasi zen ekitaldiko aurrekontu-kredituen kontura. Halakoetan ere, krediturik ez dagoelako ukatu den lehen eskaeraren data adieraziko da".

Bigarren paragrafoan aurreikusitako egoera daukagunez, hau da, 2004ko ekitaldirako laguntzetara bideratutako funtsak ekitaldia bukatu baino lehen agortu direnez, ebazpena egin beharra dago. Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Maiatzaren 18ko 89/2004 Dekretuko 2. kapituluan aurreikusitako laguntzetara bideratutako 2004ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua 2004ko abenduaren 21ean agortu dela argitara ematea. Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza eta ingurumeneko neurri eta konpromisoak hartzeko laguntzei buruzkoa da dekretu hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 19a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala