Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1200

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 2koa, HABEren zuzendari nagusiarena, behar edo helburu berezietarako euskararen irakaskuntza birtualean on-line ikastaroak lantzeko eta ezartzeko proiektuen garapenerako emandako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2003ko irailaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2003ko irailaren 10eko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, behar edo helburu berezietarako euskararen irakaskuntza birtualean on-line ikastaroak lantzeko eta ezartzeko proiektuen garapenerako emandako diru-laguntzak arautzen dituena.

Aipatutako Ebazpenaren 11.2 artikuluak dioenez, diru-laguntzen onuradun bakoitzari banan-banako jakinarazpena egiten bazaio ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2003ko irailaren 10eko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko otsailaren 2a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA/ ANEXO

IZENA/NOMBRE EUROAK/EUROS

AYUNTAMIENTO DE HERNANI 45.090,00

EUSKARAZ KOOP.E. 5.265,00

LEGAZPI 6 EUSKALTEGIA, S.L. 41.685,00

MAIZPIDE EUSKALTEGIA 11.985,00

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA 9.005,00

GUZTIRA / TOTAL : 113.030,00


Azterketa dokumentala