Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1199

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 2koa, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu, euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu eta Euskal Etxeei 2003-2004 ikasturterako emandako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2003ko azaroaren 5ean argitaratu zen EHAAn 2003ko urriaren 28ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu, euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu eta Euskal Etxeei 2003-2004 ikasturtean emandako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

2003ko abenduaren 15ean argitaratu zen EHAAn 2003ko abenduaren 9ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, 2003ko urriaren 28ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

Aipatu 2003ko urriaren 28ko Ebazpenaren 9.3 artikuluak dioenez, behin betiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta hauen onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2003ko urriaren 28ko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko otsailaren 2a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA / ANEXO

IZENA/NOMBRE EURO/EUROS

Ahizke-Cim S. Coop. 2.790,00

AIE Errioxa Euskaltegia-Oion 80.988,60

Ardatz Kultur Elkartea 1.127.015,40

Asociación Cultural Gure Txoko 2.214,00

Asociación Euskal Etxea de Murcia 2.427,30

Asociación Prest Euskaltegi Pribatuen Elkartea 53.535, 00

Associazione Culturale Euskara De Roma 2.008,80

Atalarri, S.L. 60.598,50

Basque Society - Euskal Elkartea 4.392,00

Behin Betiko, S.L. 47.022,00

Bilbo Zaharra Euskaltegia 587.403,00

Centro Cultural Euskal Etxea 11.392,20

Centro Vasco Ac Mexico 4.422,60

Centro Vasco Navarro de Valencia 2.052,00

Euskal Etxea Artea 3.385,80

Euskal Etxea d’Andorra 1.944,00

Euskal Herria de Montevideo 6.526,61

Euskal Irakaslegoa Deustuko Unibertsitatea 268.669,50

Euskaraz Koop. E. - Araba 544.107,30

Euskaraz Koop. E. - Bizkaia 1.968.844,00

Euskaraz Koop. E. - Gipuzkoa 771.018,60

Eusko Etxea de Santiago de Chile 3.240,00

Federación Entidades Vasco-Argentinas 40.511,70

Federación Instituciones Vascas Uruguay 6.292,80

Fundación Cultural Privada Aurten Bai 581.604,00

Gernika XXI, S.L. 127.155,00

Gotzon Garitaonaindia Euskaltegia 51.629,25

Hegoalde Euskaltegia 129.406,50

Herri Jakintza Euskaltegia 48.759,00

Hitzez Euskaltegia, S.L. 107.136,00

Hogar Vasco De Madrid 17.786,25

Ikasondo, S.L.– Araba 24.645,00

Ikasondo, S.L.– Gipuzkoa 13.575,00

Ilazki Euskaltegia 305.866,50

Instituto Diocesano E.J. Labayru Bilbao 41.295,00

Jose Antonio Agirre Euskaltegia 111.834,00

Juan Mateo Zabala Euskaltegia, S.L. 322.212,00

Legazpi 6 Euskaltegia, S.L. 158.263,50

Maizpide Euskaltegia 676.222,74

North American Basque Organization. N.A.B.O. 9.990,00

Orixe Euskaltegia, S.A.L. 126.532,50

Pariseko Eskual Etxea 5.760,00

Setaz eta Senez, S.L. 12.837,00

Txerren S. Coop. LTD. 870.000,00

Udaberria Elkartea 196.611,60

Uli Alde, S.L. 25.488,00

Ulibarri Euskaltegia 478.171,50

Urrats Euskaltegia S. Coop. LTD. 157.717,50

Guztira / Total 10.203.299,55


Azterketa dokumentala