Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1198

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 2koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udal euskaltegiei 2003-2004 ikasturterako emandako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2003ko azaroaren 5ean argitaratu zen EHAAn 2003ko urriaren 28ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2003ko urritik 2004ko irailera bitarteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituena.

Aipatutako Ebazpenaren 7.2 artikuluak dioenez, interesatu bakoitzari egin dakiokeen ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2003ko urriaren 28ko Ebazpenaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko otsailaren 2a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA/ANEXO

IZENA/NOMBRE EUROAK/EUROS

Aita Villasante Udal Euskaltegia 123.189,96

Arrasateko Udal Euskaltegia 253.446,65

Astiunerako Udal Erakundea - Mungia 104.575,01

Aula de Cultura de Getxo 520.694,81

Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano 142.338,89

Ayuntamiento de Erandio 148.752,26

Ayuntamiento de Hernani 147.116,25

Ayuntamiento de Hondarribia 78.661,23

Ayuntamiento de Oñati 83.503,94

Ayuntamiento de Tolosa 229.925,28

Ayuntamiento de Zarauz 88.065,39

Azpeitiko Euskara Patronatua 91.944,30

Barakaldoko Euskal Udal Erakundea 479.596,90

Basauriko Udal Euskaltegia 433.250,11

Beasaingo Udal Euskaltegia 78.599,71

Bergarako Udal Euskaltegia 153.287,44

Debabe Udal Euskaltegia Mankomunitatea 162.742,67

Durangoko Udal Euskaltegia 178.732,19

Eibarko Udal Euskaltegia 254.037,79

Enkarterrietako Udal Euskaltegia 171.966,62

Errenteriako Udal Euskaltegia 310.007,30

Fundación P. Euskaltegi Mpal. Etxebarri 90.698,81

Fundación Pub. Euskal. Munic. Arrigorriaga 151.166,00

Fundación Pub. Euskal.Munic. Ermua 94.856,01

Fundación Pública Irungo Udal Euskaltegia 397.172,05

Fundación Pública Pasaiako Udal Euskaltegia 253.238,34

Galdakaoko Udal Euskaltegia 272.999,99

Lasarte-Oriako Udal Euskaltegia 151.910,15

Laudioko Udal Euskaltegia 296.709,42

Legazpiko Udal Euskaltegia Fundazioa 147.874,76

Leintz Udal Euskaltegia 135.351,44

Leioako Euskararen Erakundea 292.043,23

Mancomunidad Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegia 183.411, 36

Muskizko Udal Euskaltegia 122.510,51

Portugaleteko Udal Euskaltegia 454.460,19

Santurtziko Udal Euskaltegia Herri Erakundea 390.899, 61

Sestaoko Udal Euskaltegia 215.988,13

Sopelanako Udal Euskaltegia 149.661,35

Trapagarango Udal Euskaltegia 173.565,84

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 86.567,00

GUZTIRA / TOTAL: 8.295.518,89


Azterketa dokumentala