Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1196

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 24koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, zerrendan ageri diren finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia egiten da. Oyón-Oioneko udalerrian, Las Morenas transformazio zentroa elikatzeko 13,2 kV-eko linea elektrikoa, Iberdrola Distribución Eléctrica SAren jabetzakoa, eraikitzeak eragindako finkak dira.

Erref.: 1908/16848-ATD04.9/PRD-mgg.

Energia zuzendariak, 2004ko azaroaren 26ko ebazpenaren bidez, goian adierazitako instalazio elektrikorako, Administrazio baimena, gauzatze proiektuaren onarpena eta herri onurako izendapena eman zituen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan araututakoari jarraituz, herri onurako izendatzeak, batetik, berekin dakar eragindako ondasunak okupatzeko edota eragindako ondasunak eskuratzeko beharra. Eta, bestetik, premiazko okupazioa ekarriko du, Jabetza Nahitaez Kentzeko Legeko 52. artikuluaren ondorioetarako.

Horren guztiaren ondorioz, lurralde bulego honek, Jabetza Nahitaez Kentzeko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. artikuluan xedatutakoa betez, eragindako ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei Oyon-Oioneko udaletxean biltzeko deia egitea erabaki du, Oyon-Oioneko udalerrian baitaude eragindako ondasunetariko batzuk. Hartara, 52. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat, eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira.

Interesatu guztiak, eta eragindako ondasunen gaineko edonolako eskubide edo interesen titular direnak, eurak etorri behar dira; edo, bestela, behar bezala baimendutako norbait bidali behar dute. Peritu batek eta notario batek lagunduta etor daitezke, nahi izanez gero. Eta, betiere, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria ekarri behar dituzte.

Aktak 2005eko apirilaren 12an egingo dira, 11:00etatik aurrera, Oyon-Oioneko udaletxean. Titular bakoitzari jakinaraziko zaio, zitazio zedula bidaliz. Zedulan, tokia, eguna eta ordua adieraziko dira. Era berean, Jabetza Nahitaez Kentzeko Legeko 52. artikuluan araututako gainerako argitaratzeak egingo dira.

Orobat, Jabetza Nahitaez Kentzeko Legeko Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesatuek, eta eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular izanik argitaratutako zerrendetatik kanpo geratu direnek, alegazioak aurkez ditzakete, eragiten dieten ondasun eta eskubideen zerrenda egitean izandako hutsegiteak zuzentzearren. Alegazioak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoari (Samaniego kalea, 2. 01008 Vitoria-Gasteiz) bidali behar zaizkio, idatziz. Horretarako epea, aurretiko aktak egiteko ezarritako egunean bukatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 24a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

Oyón-Oioneko udalerrian, Las Morenas transformazio zentroa elikatzeko 13,2 kV-eko linea elektrikoa.

Jabeen zerrenda.

Atxikitakoa Katastroko datuak Aktak egitea

Udalerria Finka, Titularra eta bizilekua Lenearen Eroan-bidearen Eraikitzeko Euskarri zk. Lurren Poligono Parzela Naturaleza Eguna eta ordua Tokia

proiektuaren luzera zabalera mugatutako m2 sistema zk. zk.

arabera m m eremua (m2)

Oyón-Oion 1 Jesús Martinez Ruiz-Carrillo 42 3, 3 622,6 99/1 32 3 898 Zereala 2005eko apirilak 12 Oyón-Oiongo Udala

31230 Viana.– 100/0,5 11:00

Serapio Urra kalea, 10 zk.

Oyón-Oion 22 Hrdors. Luisa Ansotegui Sarabia 34 3,8 517,2 — — 3 74 Zereala 2005eko apirilak 12 Oyón-Oiongo Udala

01320 Oyón-Oion.– 12:00

Virgen Blanca kalea, 11 zk.


Azterketa dokumentala