49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1195
EBAZPENA, 2005eko otsailaren 14koa, Nazioartekotze zuzendariarena, Elkartzen programako laguntzen 2004ko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Programa hori Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 19ko Aginduaz arautu zen, irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko kanpo sustapeneko ekintzak egin ditzaten; 2004 urterako deialdia, bestalde, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen 2004ko otsailaren 17ko Ebazpenaz egin zen.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Elkartzen programa arautu zuen aginduan xedatuta dagoenez, laguntza horien esleipena banan-banan jakinarazi behar zaie enpresa onuradunei, eta horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda. Elkartzen programa, bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 19ko Aginduaz arautu zen, irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko kanpo sustapeneko ekintzak egin ditzaten.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hori finantzatzen. Horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak konplitu beharko dira.
Beraz, aurreko paragrafoan esandakoaren arabera, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Elkartzen programako laguntzen 2004ko onuradunen zerrenda argitaratzea, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan. Programa hori Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 19ko Aginduaz arautu zen, irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko kanpo sustapeneko ekintzak egin ditzaten.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hau finantzatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 14a.
Nazioartekotze zuzendaria,
M.ª ANGELES ELORZA ZUBIRIA.
ERANSKINA
ELKARTZEN PROGRAMA, 2004
ANEXO
PROGRAMA ELKARTZEN 2004
ELKARTEA ONARTUTAKO LAGUNTZA
ASOCIACIÓN AYUDA APROBADA
1 AEVC G95147187 BIZKAIA 41.620,00
2 AFEMMA G46167458 VALENCIA 32.327,00
3 AFM G20065637 GIPUZKOA 99.558,00
4 AGRAGEX G48297139 BIZKAIA 20.505,00
5 AMT G20385092 GIPUZKOA 34.883,00
6 ANMOPYC G50098508 ZARAGOZA 30.605,00
7 ASCENE G48557458 ALAVA/ARABA 61.283,00
8 ASVEFAT G20774568 GIPUZKOA 25.241,00
9 AVIC G48166979 BIZKAIA 29.522,00
10 CÁMARA DEL LIBRO G48117352 BIZKAIA 23.153,00
11 ENBOR G20170445 GIPUZKOA 89.211,00
12 FLUIDEX G48414411 BIZKAIA 38.087,00
13 FUNDIGEX G48186670 BIZKAIA 71.831,00
14 GAIA G20082509 GIPUZKOA 87.138,00
15 HERRAMEX G28524668 GIPUZKOA 20.447,00
16 HETEL G48409205 BIZKAIA 9.133,00
17 SIDEREX G48843395 BIZKAIA 29.536,00
18 UNIPORT G48644785 BIZKAIA 87.300,00
GUZTIRA / TOTAL 831.380,00