49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1193
38/2005 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Gipuzkoako Probintzi Ospitaleari (egun Donostia Ospitalea) utzitako legatua onartzen duena.
Margarita Palomino Moreno andreak Madrilen egin zuen testamentua José Luis Parga Bugallo Notarioaren aurrean 2001eko martxoaren 21ean, 872 protokolo zenbakia eta, beste erakunde batzuen artean, Gipuzkoako Probintzi Ospitalea izendatu zuen legatu-hartzaile.
Aipatu testamentuaren lehen klausularen arabera, Margarita Palomino Moreno andreak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Gipuzkoako Probintzi Ospitalearen alde (egun Donostia Ospitalea) 5.000.000 pezetako (30.050,61 euro) legatua egin du.
Eragilea 2004ko ekainaren 15ean hil zenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dekretu honen bidez onartu egiten du, esker onez, aipatu legatua, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen 39.A artikuluan adierazten den moduan.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko martxoaren 1ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Dekretu honen azalpen-zatian aipatutako testamentu-xedapenen indarrez eta Euskadiko Ondareari buruzko Legearen 39. artikuluan ezarritakoari atxikiz betiere, onartu egiten da Margarita Palomino Moreno andreak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Gipuzkoako Probintzi Ospitaleari utzitako 5.000.000 pezetako (30.050,61 euro) legatua.
2. artikulua.– Legatu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokio; baina, eragilearen gura betetzeko, Osakidetzari atxikiko zaio, Donostia Ospitalean (Osakidetzako sare barrukoa) erabil dezan.
3. artikulua.– Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematen zaio legatu hori onartzeko beharrezko diren agiri guztiak eman ditzan.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko martxoaren 1ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.