49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1190
AKORDIOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2005eko martxoaren 2an egindako bilkuran hartutakoa.
Hauteskunde Batzordeko gehienentzat Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eragingarria da hauteskunde prozesu honetan, izan ere, horixe da legearen helburua. Hortaz, hautagaien zerrenda, aurkezpen epea oraindik ireki ez bada ere, legearen 50. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoari egokitu beharko zaio. Ebazpen hau Rodero Carretero ordezkari orokorrai —berak aurkeztu baitu— eta Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeei bidaliko zaie, horren berri izan dezaten. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko Legeko 36.1 artikuluan xedatutakoa betez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 2a.
Lehendakaria,
FERNANDO LUIS RUIZ PIÑEIRO.