Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1186

548/2005 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzuko erakundeetan, menpeko/operarioen lanbide-taldean hutsik dauden zerbitzuetako operario/lisatzaile kategoriako destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 329/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zerbitzuetako operario/lisatzaile kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori ekainaren 7ko EHAAn, 107. zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 2683/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik dauden destinoak esleitu ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zerbitzuetako operario/lisatzaile kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen-prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak.

Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. Eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira.

Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. Eranskinean.

Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.

Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 15a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.

I. ERANSKINA / ANEXO I
ZERBITZUETAKO OPERARIOA-LISATZAILEA / OPERARIO DE SERVICIOS-PLANCHADOR/A

Destinoa Lanpostu kopurua

Zumarragako Ospitalea 2

Gurutzetako Ospitalea 4

Donostia Ospitalea 7

Guztira 13

Destino N.º plazas

Hospital Zumarraga 2

Hospital Donostia 7

Hospital Cruces 4

Total 13

II. ERANSKINA / ANEXO II
ZERBITZUETAKO OPERARIOA-LISATZAILEA / OPERARIO DE SERVICIOS-PLANCHADOR/A
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN Izena eta deiturak Oposizioa Lehiaketa Guztira

DNI Nombre y apellidos Oposición Concurso Total

15877202 Graña Cabo, María Carmen 60,0000 51,2250 111,2250

16300753 Sampedro García, Idoia 98,0000 9,0000 107,0000

15897437 Chirino García, M. Oliva 84,0000 22,4100 106,4100

24405809 Sánchez Martín, María Carmen 94,0000 10,5300 104,5300

15798499 Ramírez Castro, María Antonia 98,0000 5,9100 103,9100

15952811 Ventureira Etxezarreta, María Inmaculada 90,0000 13,3425 103,3425

15909809 Iraeta Otamendi, Miren Karmele 94,0000 9,0000 103,0000

8902792 Iraeta Otamendi, Ane 94,0000 9,0000 103,0000

72432070 Urruzola Garmendia, Maria Ángela 94,0000 9,0000 103,0000

72432792 Dorador Sobrido, Rosa María 88,0000 14,9100 102,9100

72569603 Pastrian Pérez, María Pilar 80,0000 22,3275 102,3275

8902792 Iraeta Otamendi, Ana 92,0000 9,0000 101,0000

78872230 Otaolea Ereñaga, Ainara 92,0000 9,0000 101,0000

15894906 Bikandi Masega, Miren Karmele 94,0000 6,5700 100,5700


Azterketa dokumentala