Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1185

549/2005 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzuko erakundeetan, menpeko/operarioen lanbide-taldean hutsik dauden zerbitzuetako operario/ikuzle kategoriako destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 328/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zerbitzuetako operario/ikuzle kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori ekainaren 7ko EHAAn, 107. zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 2849/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik dauden destinoak esleitu ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, menpeko/operarioen lanbide-taldean, zerbitzuetako operario/ikuzle kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen-prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak.

Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. Eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira.

Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. Eranskinean.

Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.

Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 15a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.

I. ERANSKINA / ANEXO I
ZERBITZUETAKO OPERARIOA-IKUZLEA / OPERARIO DE SERVICIOS-LAVANDERO/A

Destinoa Lanpostu kopurua

Zumarragako Ospitalea 2

Txagorritxu Ospitalea 1

Santiago Ospitalea 1

Galdakaoko Ospitalea 5

Donostia Ospitalea 4

Guztira 13

Destino N.º plazas

Hospital Zumarraga 2

Hospital Txagorritxu 1

Hospital Santiago 1

Hospital Galdakao 5

Hospital Donostia 4

Total 13

II. ERANSKINA / ANEXO II
ZERBITZUETAKO OPERARIOA-IKUZLEA / OPERARIO DE SERVICIOS-LAVANDERO/A
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN Izena eta deiturak Oposizioa Lehiaketa Guztira

DNI Nombre y apellidos Oposición Concurso Total

15229104 Mancebo Pastor, Rosario 70,0000 18,3150 88,3150

14917361 Goitia Ormaetxe, Ana María 73,0000 14, 8500 87,8500

14257964 Porto González, Javier 84,0000 3,3000 87,3000

30624794 Arriaga Urien, Miren Edurne 82,0000 5,1750 87,1750

15956951 Lertxundi Etxezarreta, M.ª Elena 78,0000 9,0000 87,0000

15987980 Arostegui Escribano, Blanca 78,0000 9,0000 87,0000

14950826 González Gallardo, Isabel 85,0000 1,3500 86,3500

13284163 Mínguez Valderrama, María Esperanza 63,0000 23,2875 86,2875

30601037 Cuesta Pellón, María Idoia 86,0000 0,0000 86,0000

15798499 Ramírez Castro, María Antonia 83,0000 2,9400 85,9400

44142208 Mirón González, Inés 82,0000 3,6900 85,6900

15952811 Ventureira Etxezarreta, María Inmaculada 67,0000 17,9325 84,9325

72161413 Azcueta Robledo, María Jesús 75,0000 9,0000 84,0000


Azterketa dokumentala