49. zk., 2005eko martxoaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1184
550/2005 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldean hutsik dauden erradiodiagnostikoko goi-mailako teknikarien kategoriako lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 262/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldean, erradiodiagnostikoko goi-mailako teknikarien kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94. zenbakian, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena ekainaren 11ko 2885/2004 Ebazpenaren eta abenduaren 10eko 3505/2005 Ebazpenaren bidez, hutsik zeuden destinoak esleituko ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldean, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.
Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz.
Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen-prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak.
Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira.
Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. eranskinean.
Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.
Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.
Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.
I. ERANSKINA / ANEXO I
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
TÉCNICO ESPECIALISTA RADIODIAGNÓSTICO
Destinoa Lanpostu kopurua
San Eloy Ospitalea 1
Gurutzetako Ospitalea 2
Guztira 3
Destino N.º plazas
Hospital San Eloy 1
Hospital Cruces 2
Total 3
II. ERANSKINA / ANEXO II
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA / TÉCNICO ESPECIALISTA RADIODIAGNÓSTICO
TXANDA IREKIA/ TURNO LIBRE
NAN Izena eta deiturak Oposizioa Lehiaketa Guztira
DNI Nombre y apellidos Oposición Concurso Total
30624203 Ocamica Zorrozua, Ainhoa 80,0000 36, 0400 116,0400
22741805 Martínez Francia, Marta 76,2500 39,4925 115,7425
10836090 Marcos Pozo, Irma 71,2500 44,3000 115, 5500