45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
1096
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedienteen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko. Ustez Itsas- arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea urratzeagatik ireki dira espediente horiek. Ebazpen-proposamen horien jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan diren arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie: Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko. (Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 – Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edo/eta espedienteko agirien kopiak lortzeko. Abizenak eta izena	Esp. zk.	Propos. eguna	Propos. zehapena	Urratutako. art.	 Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 8a. Instrukzio-egilea, NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.Diez Díaz, L. J.	PM 66/04	2005-01-19	350 _	6/1998 Legea, 3. art. 212/2000 D. 9. eta 13. art.
Diez Díaz, L. J.	PM 164/04	2005-01-19	301 _	 212/2000 D., 8. art.