45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
1094
ESLEIPENA, Euskal Herriko Unibertsitateko zerbitzuen kontratuena. 1.– Erakunde esleitzailea. a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. b) Espedientea bideratu duen atala: Kontratazio Atala. c) Espedientearen zenbakia: 72/2004 LP. 2.– Kontratuaren gaia. a) Kontratu mota: zerbitzuak. b) Gaia: UPV/EHUko ikastegi, zerbitzu eta sailetarako autobus-garraioaren zerbitzua eta autobusetako karrozeriaren bidezko publizitate-euskarridun zerbitzua. c) Lotea: 3 lote. d) Iragarkia zein buletin edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen eta zein egunetan: 2004ko azaroaren 4an. 3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko era. a) Tramitazioa: aurretiaz. b) Prozedura: irekia. c) Era: lehiaketa. 4.– Lehiatzeko oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 215.000 euro, BEZ barne. 5.– Esleipena a) Eguna: 2004ko abenduaren 9an (1.eta 3. loteak). b) Kontratista: UPV BUS UTE. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: 2004ko azaroaren 19ko eskaintzetan adierazitako aleko prezioaren araberakoa. Leioa, 2005eko urtarrilaren 26a. UPV/EHUren 2004ko ekainaren 17ko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua. Ekonomia Gaietako errektoreordea, EVA FERREIRA GARCÍA.