Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1089

IRAGARKIA, "2005. urteko Biztanleria Jardueraren Arabera" etengabeko inkestaren eta "Informazioaren Gizarteari buruzko inkesta-Familiak (IGIF)" moduluaren informazioa jaso eta horren oinarrizko tratamendua helburutzat duen zerbitzu kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C02/042/2004 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Institutua (EUSTAT).

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/042/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: "2005. urteko Biztanleria Jardueraren Arabera" etengabeko inkestaren eta "Informazioaren Gizarteari buruzko inkesta-Familiak (IGIF)" moduluaren informazioa jaso eta horren oinarrizko tratamendua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2004ko urriaren 14koa, 197. zk. eta Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2004ko urriaren 6koa, 241. zk.; Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2004ko irailaren 28an bidali zen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: seiehun eta hirurogeita bi mila eta bostehun (662.500) eurokoa da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko urtarrilaren 27a.

b) Kontratista: Araldi, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa. Inkestatze arrunta: bostehun eta berrogeita bederatzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamabost euro eta hogeita bost zentimo (549.775,25 euro). Inkestatze berezia: ehun eta sei mila eta laurogeita hemeretzi euro eta hogeita bost zentimo (106.099,25 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 7a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala