45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1088
IRAGARKIA, Eibarko Hezkuntza Guneko kafetegia ustiatzea helburutzat duen administrazio-kontratu berezia esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C06/12/2004 esp.). 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza. b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza). c) Espedientearen zenbakia: C06/12/2004. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Kontratu-mota: berezia. b) Helburua: Eibarko Hezkuntza Guneko kafetegia ustiatzea. c) Loteak: ez. d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2004ko abenduaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 235. zenbakia. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: irekia. c) Esleitzeko era: lehiaketa. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona. 50,00 euroko gutxieneko kanona jartzen da hilabeteko. 5.– Esleipena. a) Eguna: 2005eko urtarrilaren 20a. b) Kontratista: Pilar Barrero Torre. c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa. Kontratuaren kanona: 310,00 euro/hileko. Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 7a. Ondare eta Kontratazio zuzendaria, JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.