45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1087
EDIKTUA, 622/04 betearazpen-prozeduraren ondoriozkoa.. Nik, Jesús Miguel Incinillas Fernándezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau
Epaitegi honetan 622/04 betearazpen-prozesua bideratu da, Caja Laboral Popular Sociedad Cooperativa de Crédito Ltda.entitateak eskatuta, Monserrat Araico Brizuela eta José Antonio Duran Hernándezen aurka. Prozedura horren gainean honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak —tasazio prezioa ere jarrita dago. Enkantean zein ondasun eta zein baliorekin aterako diren: Ali-Gobeo herrian Urartea kaleko 15-17 zenbakietan A2 izeneko eraikinari dagokion industri eraikina. Vitoria-Gasteizko 1 zk.ko Jabetza Erregistroan dago inskribatuta, 4406 liburukian, 452 liburuan, 56 folioan: 18481 finka. Epaitegi honetako egoitzan burutuko da enkantea, (Gasteiz hiribidea, 18 zk., 3. solairua - 1008 PK), apirilaren 6an, 12:30etan. Enkantearen balioa: 79.708,62 euro. Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, exekuziopekoaz kanpo. Epaitegi honen egoitzan dagoen iragarki-oholean daude jasota enkantea egiteko baldintzak —lehen zehaztutako lekuan —, kontsultatu ahal izateko. Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 9a. IDAZKARI JUDIZIALA.JAKINARAZTEN DUT: