45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Irungo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1085
EDIKTUA, borondatezko porrot egoeraren gainean burututako 272/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa. Kinwhana, S.L., sozietatearen ordezkoak eginez Juan Carlos Fernández Sánchez prokuradoreak eskaturik, epaitegi honetan, Kinwhana, S.L., sozietatearen porrotaren gainean burututako 272/04 Judizioan, data honetan emandako Ebazpenaren bitartez, porrota izan duenaren hartzekodunei zitazioa ediktu bidez egitea erabaki da, Hartzekodunen Batzar Nagusira joan daitezen, eta hala porrotaren sindikoak izenda daitezen. Azaltzen ez badira, zuzenbidez egokia den kaltea izango dutela ohartarazten zaie aipatu hartzekodunei. Batzar nagusi hori non eta noiz: epaitegi honetako judizio-aretoan, martxoaren 11n, 13:00etan. Irun (Gipuzkoa), 2005eko otsailaren 3a. EPAILEA.