Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1084

EDIKTUA, 294/98 zk.ko munta txikiko judizioaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 294/98, munta txikiko apelazioa.

Errekurtsogilea: Santurtziko Antonio Alzagako 4 zk.ko Jabe Erkidegoa.

Abokatua: Jesús Sanz Rozas jauna.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha andrea.

Errekurrituak: Juan M.ª Delgado Ramírez, Imanol Elorrieta Gutiérrez Barquin eta beste batzuk.

Aipatutako errekurtsoaren gainean epaia eman da eta honako hau izan da epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egin dugu Santurtziko udaleko Antonio Alzagako 4 zk.ko Jabe Erkidegoaren ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 294/98-F munta txikiko judizioaren gainean 2000ko azaroaren 5ean hartutako epaiaren aurkakoa —hortik dator erroilu hau—. Beraz, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena eta gora-jotze honetan sortutako kostuak errekurtsogileari ezartzen dizkiogu.

Ebazpena irmoa denean, autoak jatorriko epaitegira bidali, ebazpen honen hitzez hitzeko ziurtagiria dutela, horren berri izan dezaten eta betearaz dezaten.

Epai honi dagokion erroiluari ziurtagiria batuko zaio. Eta, bestalde, epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.

Demandatuak, Antonio Gutiérrez Barquin jaunak, helbidea egun non duen ez dakigunez gero, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (Prozedura Zibilari buruzko Lege

berria).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao, 2005eko otsailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala