Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
1078

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 21ekoa, Trafiko zuzendariarena, 2005. urtean trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena.

Trafikoari, Motordun ibilgailuen zirkulazioari eta Bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua den martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan azaltzen denez, trafiko arloko agintaritzari eratxiki zaio trafikoa erregulatzeko neurri bereziak hartzeko ahalmena, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna bermatzeko kariak gertatzen direnean. Zirkulazio Araudi Orokorrari buruzko azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren 37. eta 39. artikuluetan, besteak beste, neurri horietako batzuk zehazten dira eta berauek hartzeko prozedura arautzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Trafikoko zuzendariari dagokio arestion aipatu diren neurriak hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoari ibilgailuen trafiko eta zirkulazioari buruzko estatu-legeriaren betearazpena transferitu dion urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuaren eranskinaren B.1.g idatz-zatian eta Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren 11.e artikuluan xedaturik dagoenarekin bat etorriz.

Ebazpen honen xedea hauxe da: trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea, egun jakin batzuetarako, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko jai egutegia, asteburuak, urtealdien araberako oporren hasiera edo amaierako epealdiak edo bestelako gertakariak direla-eta, zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna ukitzen dituzten ibilgailuen joan-etorri masiboak aurreikusten diren egunetarako.

Hori dela bide, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak arlo horretan duen erakunde eskudunarekin eta Foru Aldundiekin bat etorriz, hauxe,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Murrizketak.

Euskal Autonomia Erkidegoan ondoren zerrendatuko diren zirkulazio murrizketak ezarri dira 2005. urterako:

Lehenengoa.– Kirol-probak, txirrindularien lasterketak eta bestelako gertakariak.

Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorreko 55. artikuluak eta Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren II. eranskinak xedatzen duenaren arabera, Trafikoko Lurralde Zerbitzuetako arduradunek ez dute inolako kirol-probarik baimenduko (norgehiagokakoa izan ala ez izan) ezta horien aldeko iritzirik emango ere, baldin eta kirol-proba horiek ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako egunetan eta orduetan egitekoak badira, eta horiek egiteko herri barruko galtzadak eta bazterbideak bete behar badituzte, beren ezaugarriak direla-eta, salbuespen gisa onar daitezkeenak izan ezik.

Bigarrena.– Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak.

A) Debekatuta dago II. eranskinean jasotzen diren bide publikoetan, edozein norabidetan, ondoko egun eta orduetan, arriskuaz ohartarazteko arauzko panelik eduki behar ez duten ibilgailuak ibiltzea, horrela xedatu baita salgai arriskutsuen errepidezko garraioari buruzko urriaren 2ko 2115/1998 Errege Dekretuan eta Salgai Arriskutsuen Errepidezko Garraioari buruzko Europako Akordioan (ADR).

– Igandeetan eta Euskal Autonomia Erkidego osoan jaiegun diren egunetan, goizeko 8:00etatik gaueko 24:00ak arte; aipatutako jaiegun horien bezperetan, larunbatak ez badira, eguerdiko 13:00etatik gaueko 24:00ak arte.

– Uztailaren 1ean eta 29an eta abuztuaren 31n 8:00etatik gaueko 24:00ak arte.

Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten eta 7.500 Kg-tik gorako BGPa duten ibilgailuei, atal honetan ezarritako murrizketaz gain, edozein salgai garraiatzen duten eta 7.500 Kg-tik gorako BGPa duten ibilgailuei buruzko ebazpen honen hirugarren murrizketak ezartzen dituenak ere aplikatuko zaizkie.

Era berean, ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuak, bertan xedatzen diren baldintzak betetzen badituzte, A atalean aipatutako debekutik at geratzen dira; alegia, salbuetsita daude.

B) Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek egin beharreko ibilbideak.

Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek, baldin eta euren ibilbide osoan edo zati batean bide alternatiborik badute, dela autobidez, dela autobiaz, edo bi norabideetan zirkulatu ahal izateko bikoiztutako plataformatik, bide alternatibo horiek nahitaez hartu beharko dituzte.

Era berean, herri edo hiriak gurutzatu beharrean kanpoaldetik igarotzeko ingurabideak edo saihesbideak daudenean, ibilgailu horiek nahitaez hartu behar dituzte bide horiek, eta zama-lanak egin behar dituztenean edo larrialdietan bakarrik sar daitezke herri-guneetan.

Ez da aplikatuko B) idatz-zati honetan xedatutakoa baldin eta salgai arriskutsuen garraioa ADRn jasotako salbuespenetariko batekin egiten bada, ibilgailuaren zama, kopuruaren muga edo garraio-mota dela.

Halaber, ez da aplikatuko garraiolariaren ohiko bizilekura egindako joan-etorrietan, eguneroko edo asteroko atsedenaldiak egiteko joan-etorrietan, eta ibilgailua konpontzeko edo mantentzekoetan, betiere ADRn zehaztutako aparkatze-baldintzak betetzen badira.

Hirugarrena.– 7.500 Kg baino gehiagoko BGP-koak diren eta salgai arruntak garraiatzen dituzten ibilgailuak.

1.– Debekatuta dago II. eranskinean jasotzen diren bide publikoetan, edozein norabidetan, 7.500 Kg baino gehiagoko BMGko ibilgailuak ibiltzea, ondoko egun eta orduetan:

– Larunbatetako 22:00etatik igandeetako 22:00ak arte.

– Euskal Autonomia Erkidego osoan jai diren egunen bezperetako 22:00etatik jaiegun horietako 22:00ak arte.

2.– Hirugarren murrizketaren 1. puntuan xedatutakoaren gaineko salbuespenak honako hauek dira:

2.1.– Hirugarren murrizketari dagozkion ibilgailuak errepideetan ibili ahalko dira ondoan azaltzen diren egun eta orduetan:

– Martxoaren 23ko 22:00etatik martxoaren 24ko 8:00etara.

– Martxoaren 24ko 22:00etatik martxoaren 25eko 8:00etara.

– Uztailaren 16an, 23an eta 30ean eta abuztuaren 6an eta 20an 22:00etatik 24:00etara.

– Abenduaren 5eko 22:00etatik abenduaren 6ko 8:00etara.

2.2.– Ondorengo bide eta bide-zatietan ibili ahalko da:

– A-68 autobidean, 69,000 kilometro-gunea (A-1 eta A-68ren lotunea, Armiñonen) eta 77,700 kilometro-gunea (Errioxako muga) bitarteko errepide-zatian.

– A-1 autobidean, 77,200 kilometro-gunea (Burgoseko muga) eta 79,200 kilometro-gunea (A-1 eta A-68ren lotunea, Armiñonen) bitarteko errepide-zatian.

2.3.– Ebazpen honen IV. eranskinean jasotzen diren salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuak errepideetan ibili ahalko dira.

Laugarrena.– Euren ezaugarri teknikoak edo zamaren ezaugarriak direla-eta, errepidean ibiltzeko baimen berezia behar duten ibilgailuak.

Debekaturik izango dute bide publikoetatik ibiltzea, ondoren adieraziko diren egun eta orduetan, Ibilgailuei buruzko Araudi Orokorrak (2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa) 14. artikuluan aipatzen duen baimen berezia behar duten ibilgailuak:

– Larunbatetan, 13:00etik 24:00etara, eta igandeetan, 00:00etatik 24:00etara.

– Euskadiko Autonomia Erkidego osoan jaiegun diren egunetan, 00:00etatik 24:00etara, eta jai egun horien bezperetan, 13:00etatik 24:00etara.

– Uztailaren 1ean eta 29an eta abuztuaren 31n 8:00etatik gaueko 24:00ak arte.

Bosgarrena.– Murrizketa osagarriak.

Ustekabeko kasuak edo salbuespenezko egoerak direla-eta, ibilgailuen joan-etorria arintzeko edo zirkulazioan segurtasuna handitzeko beharrezko ikusten denean, agenteak izango dira (trafikoan diziplina-eta zainketa-lanak betetzeko erantzukizuna duen agintaritzakoak), hartu beharreko neurriak hartuta, murrizketak ezarriko dituztenak, behar beste denborarako.

2. artikulua.– Salbuespenak.

Ebazpen honetan jasotako murrizketak ezartzeko orduan, Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorraren 39.5 artikuluak xedatutakoa hartu behar da beti aintzakotzat.

Zerbitzu bat nahitaez egin beharra dagoela behar bezala justifikatuta dagoenean, aldi baterako baimenak edo bidaia bakarra egiteko baimenak eman ahalko dira. Baimen horietan zehaztuko da ibilgailu jakin batek garraioa zer-nolako baldintzatan egingo duen.

3. artikulua.– Baimen bereziak.

Trafikoko Lurralde Bulegoetako arduradunei dagokie 1. eta 2. artikuluetan xedatutako baimen bereziak ematea, horretarako duten ahalmenaz baliatuz.

4. artikulua.– Zigorrak eta zuhurtasunezko neurriak.

Ebazpen honetan dauden arautzeko neurriei egindako urraketak zigortu egingo dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuan xedatutakoaren arabera. Era berean, trafikoaren zaintzaz eta diziplinaz arduratzen diren agintaritzaren agenteek ibilgailua ibilgetzeko neurri osagarria har dezakete, zirkulazioa arriskutsua denean edo zirkulazioari oztopo larriak sortzen badizkio. Gainera, beharrezkoa balitz errepidetik kendu edota gordailuan utziko da, debekua amaitu arte edo berriz abiatzeko baimena eman arte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau indarrean egongo da 2006. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak hartzeko ebazpena argitaratu arte, data zehatzei dagozkien murrizketak izan ezik.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2005eko martxoaren 11n sartuko da indarrean,

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 21a.

Trafiko zuzendaria,

JESÚS ARANA ESTURO.

I. ERANSKINA

KIROL PROBAK, TXIRRINDULARIEN

LASTERKETAK ETA BESTELAKO GERTAKARIAK

Hauteskunde-prozesuak, erreferendumak, plebiszituak edo bestelako edozein herri-kontsulta dauden egunetan, 00:00etatik 24:00etara.

Martxoaren 23ko 15:00etatik martxoaren 24ko 24:00etara.

Martxoaren 28an 0:00etatik 24:00etara.

Apirilaren 17an 0:00etatik 24:00etara.

Maiatzaren 2an 15:00etatik 24:00etara.

Ekainaren 30eko 15:00etatik uztailaren 1eko 24:00etara.

Uztailaren 22ko 15:00etatik uztailaren 23ko 15:00etara.

Uztailaren 25ean 15:00etatik 24:00etara.

Uztailaren 29ko 15:00etatik uztailaren 31ko 24:00etara.

Abuztuaren 12ko 15:00etatik abuztuaren 13ko 15:00etara.

Abuztuaren 15ean 15:00etatik 24:00etara.

Abuztuaren 30eko 00:00etatik abuztuaren 31ko 24:00etara.

Irailaren 4an 15:00etatik 24:00etara.

Urriaren 28an 15:00etatik 24:00etara.

Azaroaren 1ean 15:00etatik 24:00etara.

Abenduaren 2an 15:00etatik 24:00etara.

Abenduaren 5ean 15:00etatik 24:00etara.

Abenduaren 8an 15:00etatik 24:00etara.

Abenduaren 11n 15:00etatik 24:00etara.

Abenduaren 24ko 00:00etatik abenduaren 25eko 24:00etara.

2005eko abenduaren 31ko 00:00etatik 2006ko urtarrilaren 1eko 24:00etara.

II. ERANSKINA / II ANEXO

SALGAIAK ORO HAR ETA SALGAI ARRISKUTSUAK
MERCANCIAS GENERAL Y MERCANCIAS PELIGROSAS

ERREPIDEA	 IZENA	P.K. HASIERA	P.K. BUKAERA	HERRIALDEA

VIA	DENOMINACION	INICIO	FINAL 	TERRITORIO

A-8	Kantabriar autobidea	Frantzi-ko muga 	PM, Kantabria	Gipuzkoa-Bizkaia	

	Autopista Cantábrico	Muga Francia	L.P. Cantabria	

A-15	Nafarroa-Gipuzkoa autobia	PM, Nafarroa		155, 5	Gipuzkoa	

	Autovía Navarra-Gipuzkoa	L.P. Navarra	

A-68	Bilbao-Zaragoza autobidea	0	69	 Bizkaia-Araba

	Autopista Bilbao-Zaragoza		

AP-1	Eibar-Maltzaga autobidea	0	8,5	 Gipuzkoa

	Autopista Eibar-Maltzaga		

N-1	Madril-Irun	PM, Burgos 	PM, Nafarroa 	 Araba	

	Madrid-Irun	L.P. Burgos	L.P. Navarra	

N-1	Madril-Irun	PM, Nafarroa		486,6	 Gipuzkoa

	Madrid-Irun	L.P. Navarra		

N-1 A	Lasarte – Donostia-San Sebastián			 Gipuzkoa	

N-102	N-1 - Vitoria-Gasteiz	342,8	348,8	Araba

	N-1 a Vitoria-Gasteiz		

N-104	Vitoria-Gasteiz – N-1	354	363,5	 Araba

	Vitoria-Gasteiz a N-1		

N-121 A	Nafarroako muga-Behobia	80,8	87,8	 Gipuzkoa

	Muga Navarra-Behobia		

N-124	Vitoria-Gasteiz - Logroño Harotik 	24,4	 38,7	Araba

	Vitoria-Gasteiz - Logroño por Haro		

N-130	Iruña-Tolosa	50,4	61,6	Gipuzkoa	

	Pamplona-Tolosa	

N-240	Tarragona-Bilbao Barazartik 	0	43,9	 Bizkaia

	Tarragona-Bilbao por Barazar		

N-240	Tarragona-Bilbao Barazartik	0	22	 Araba

	Tarragona-Bilbao por Barazar		

N-622	Altubeko autobia	4	23,3	Araba

	Autovía de Altube		

N-624	Forondako aireporturako sarrera 	7,5	11	 Araba	

	Acceso al aeropuerto de Foronda

N-633	Loiuko aireporturako sarrera	9,3	13,96	 Bizkaia

	Acceso al aeropuerto de Loiu		

N-634	Donostia-San Sebastián - Santander 	0	136, 14	Gipuzkoa-Bizkaia	

	Donostia-San Sebastián a Santander

N-636	Beasain-Durango Kanpazartik	35	51,15	 Bizkaia	

	Beasain-Durango por Kanpazar	

N-637	Gurutzeta-Erletxe Errontegitik	8,18	29,31	 Bizkaia	

	Cruces-Erletxes por Rontegi	

N-638	Hondarribiko aireporturako sarrera 	0	2,6	 Gipuzkoa

	Acceso al aeropuerto de Hondarribia	

N-639	Zierbenako porturako sarrera	15,77	24,22	 Bizkaia	

	Acceso al puerto de Zierbena	

ERREPIDEA	IZENA	P.K. HASIERA	P.K. BUKAERA	 HERRIALDEA

VIA	DENOMINACION	INICIO	FINAL 	TERRITORIO

N-644	Portuko autobia	129,54	132,43	 Bizkaia

	Autovía del puerto		

A-124	Briñas-Logroño Laguardiatik	40,1	44,95	 Araba

	Briñas-Logroño por Laguardia		

A-124	Briñas-Logroño Laguardiatik	54,2	77,4	 Araba

	Briñas-Logroño por Laguardia		

A-126	Lapuebla de Arganzón	35,5	42,8	Araba

	Santa Cruz de Campezo / Santikurutze		

A-132	Vitoria-Gasteiz - Irunberri Tafalla 	2,9	 42	Araba	

	eta Lizarratik / Vitoria-Gasteiz a

	Lumbier por Tafalla y Estella	

A-623	Vitoria-Gasteiz - Durango	16,6	22,7	 Araba	

A-624	Altube-Balmaseda, Arabako zatia 	21,9	60,3	 Araba	

	Altube-Balmaseda tramo Araba

A-625	Urduña-Bilbao (I. eta II. zatiak 	354,2	 372,4	Araba

	eta Amurrioko sahiesbidea)

	Orduña-Bilbao (tramos I y II y var.Amurrio)	 	

A-627	Vitoria-Gasteiz - Eibar (Maltzaga)	12,7	18, 1	Araba	

BI-335	Zornotza erdialdea – BI-635	22,63	23,65	 Bizkaia

	Zornotza Centro a la Bi-635		

BI-604	Bilbao-Asua	2,79	7,45	Bizkaia	

BI-623	Vitoria-Gasteiz - Durango	27,73	48,73	 Bizkaia	

BI-624	Altube-Balmaseda	64,41	67,06	Bizkaia	

BI-625	Urduña-Orduña - Bilbao	351,4	354,2	 Bizkaia	

BI-625	Urduña-Orduña - Bilbao	372,5	387,3	 Bizkaia	

BI-625	Urduña-Orduña - Bilbao	391,1	395,5	 Bizkaia	

BI-626	Artxandako tunela-La Salve	1,47	3,72	 Bizkaia

	Túnel de Artxanda-La Salve		

BI-627	Artxandako tunela-Ugazkao	1,97	3,62	 Bizkaia

	Túnel de Artxanda- Ugazkao		

BI-630	Balmaseda-Karrantza Harana	29,58	38,5	 Bizkaia

	Balmaseda-Valle de Carranza		

BI-630	Balmaseda-Karrantza Harana	45,5	60,19	 Bizkaia

	Balmaseda-Valle de Carranza			

BI-631	A-8 Bermeorantz	0	35,35	Bizkaia

	A-8 a Bermeo		

BI-633	Durango-Ondarroa Trabakuatik	31,45	59,36	 Bizkaia	

	Durango-Ondarroa por Trabakua	

BI-634	Berango-Mungia	18,99	33,74	Bizkaia	

BI-635	Lemoa-Gernika	17,23	36,3	Bizkaia	

BI-636	Kadaguako autobia	4,26	34,42	Bizkaia	

	Corredor del Kadagua	

BI-637	Kukularra—Kurtxes (Berango)	7,61	18,17	 Bizkaia

	Kukularra a Kurtxes (Berango)		

BI-638	Deba-Ondarroa	8	9,18	Bizkaia	

BI-644	Kareaga-Sestao	9,48	12,13	Bizkaia	

ERREPIDEA	IZENA	P.K. HASIERA	P.K. BUKAERA	 HERRIALDEA

VIA	DENOMINACION	INICIO	FINAL 	TERRITORIO

BI-646	Markonzaga-Cueto	11,49	12,51	 Bizkaia	

BI-711	Bilbao-Getxo	7,2	13,32	Bizkaia	

BI-712	Bolueta-Arrigorriaga	384,38	389,06	 Bizkaia	

BI-735	Lutxana-Asua	8,52	11,38	Bizkaia	

BI-737	Erandio-Derio	11,67	18,87	Bizkaia	

BI-738	Erandio eta Artaza arteko lotura	8,86	13, 41	Bizkaia	

	Enlace de Erandio a Artaza

BI-739	Muga: Barakaldo-Sestao	8,97	9,81	 Bizkaia

	Límite Barakaldo-Sestao		

BI-745	Barakaldo – Valle de Trápaga-Trapagaran	9,09	 11,58	Bizkaia	

GI-120	Lizarra-Beasain	47	66	Gipuzkoa

	Estella-Beasain		

GI-131	Andoain – Donostia-San Sebastián	0	15	 Gipuzkoa	

GI-627	Vitoria-Gasteiz – Eibar Maltzagatik 	18	56, 3	Gipuzkoa	

	Vitoria-Gasteiz-Eibar por Maltzaga

GI-631	Zumaia-Zumarraga	0	34,5	Gipuzkoa	

GI-632	Beasain-Durango	0	28,8	Gipuzkoa	

GI-638	Deba-Gernika	0	7,9	Gipuzkoa	

A-2120	Zambrana-Miranda	29,3	30,5	Araba	

A-2122	Miranda-Trespaderne Sobrón-dik 	34,7	54,5	 Araba	

	Miranda-Trespaderne por Sobrón

A-2124	Vitoria-Gasteiz – Laguardia Urizaharratik	4, 1	8,2	Araba

	Vitoria-Gasteiz-Laguardia por Peñacerrada		

A-2124	Vitoria-Gasteiz – Laguardia Urizaharratik	21, 6	37,9	Araba

	Vitoria-Gasteiz-Laguardia por Peñacerrada		

A-2126	Vitoria-Gasteiz – Logroño Oiondik	39,2	42	 Araba

	Vitoria-Gasteiz-Logroño por Oyón		

A-2126	Vitoria-Gasteiz – Logroño Oiondik 	48	59, 9	Araba	

	Vitoria-Gasteiz-Logroño por Oyón

A-2128	Agurain - Santikurutze	24,9	38,7	 Araba	

	Salvatierra-Santa Cruz de Campezo	

A-2128	Agurain – Santikurutze	39,2	56	Araba	

	Salvatierra-Santa Cruz de Campezo	

A-2130	Vitoria-Gasteiz - Ascarza Otazutik 	2,7	5, 9	Araba

	Vitoria-Gasteiz - Ascarza por Otazu	

A-2134	Escalmendi-Arkaute Zurbanotik 	0	3,6	 Araba	

	Escalmendi-Arcaute por Zurbano

A-2521	Altube – Urduña-Orduña	22,6	33,9	 Araba	

A-2521	Altube – Urduña-Orduña	44	47,9	Araba	

A-2522	Ziorraga-Laudio	31,1	48,5	Araba	

	Ziorraga-Llodio	

A-2602	Artziniega – Burgosko PM	56,2	59,2	 Araba

	Artziniega-L.P. de Burgos		

A-2604	Sodupe-Trespaderne Artziniegatik 	55,3	58, 2	Araba	

	Sodupe-Trespaderne por Artziniega

ERREPIDEA	IZENA	P.K. HASIERA	P.K. BUKAERA	 HERRIALDEA

VIA	DENOMINACION	INICIO	FINAL 	TERRITORIO

A-2620	Legutiano–Arrasate Aramaiotik 	15,6	32, 9	Araba

	Legutiano-Mondragón por Aramaio	

A-2622	Vitoria-Gasteiz-San Pantaleón de Losa	9, 8	43,5	Araba	

A-2622	Vitoria-Gasteiz-San Pantaleón de Losa	49, 1	58,3	Araba	

A-2625	Pancorbo – Urduña-Orduña	318,1	336, 2	Araba	

A-2625	Pancorbo – Urduña-Orduña	343,7	350, 6	Araba	

A-3116	Contrasta-Larraona	38,6	40,6	Araba	

A-3122	Miranda-Treviño	28,6	35,5	Araba	

A-3202	Haro – Peñacerrada-Urizaharra	0,6	3,4	 Araba	

A-3202	Haro – Peñacerrada-Urizaharra	12,9	19,1	 Araba	

A-3210	Laguardia-Cenicero	64,9	73,3	Araba	

A-3214	Samaniego-Elciego	54,4	63,8	Araba	

A-3216	Laguardia-Fuenmayor	64,9	72,1	Araba	

A-3220	Assa – Meano Cripán-dik	72,4	84,3	 Araba	

	Assa-Meano por Cripán	

A-3630	Llanteno-Quincoces Añes-tik	51,8	60,6	 Araba

	Llanteno-Quincoces por Añes	

BI-2101	Larrauri-Bakio	20,54	25,34	Bizkaia	

BI-2120	Mungia-Plentzia	15,55	26,51	Bizkaia	

BI-2121	Mungia-Gernika	16,14	34,37	Bizkaia	

BI-2122	Sopelana-Plentzia	21,07	27,23	Bizkaia	

BI-2153	Andraka -Armintza	23,41	26,14	Bizkaia	

BI-2224	Gernika-Markina	33,4	54,6	Bizkaia	

BI-2235	Gernika-Bermeo	36,48	50,31	Bizkaia	

BI-2237	Muruetagane-Elantxobe	39,6	45,2	 Bizkaia	

BI-2238	Gernika-Lekeitio	31,6	54,5	Bizkaia	

BI-2301	Ermua-Arrangizgana	41,3	48,1	Bizkaia	

BI-2405	Plazakola-Lekeitio	55,1	66,6	Bizkaia	

BI-2521	Altube – Urduña-Orduña	40,1	44,6	 Bizkaia	

BI-2522	Areta-Ziorraga Orozkotik	20,5	30	 Bizkaia

	Areta-Ziorraga por Orozko		

BI-2543	Igorre-Otxandio Dimatik	22,66	41,16	 Bizkaia

	Igorre-Otxandio por Dima		

BI-2604	Sodupe-Trespaderne Artziniegatik 	16,92	23, 35	Bizkaia	

	Sodupe-Trespaderne por Artziniega	

BI-2617	Villaverde de Trucíos- Kantabriako PM	41,6	 45,4	Bizkaia

	Villaverde de Trucíos-L.P. Cantábria		

BI-2625	Pancorbo – Urduña-Orduña	350,7	351,4	 Bizkaia	

BI-2632	Bergara-Elorrio	38,9	43,2	Bizkaia	

BI-2636	Elgoibar-Markina	50,54	58,07	Bizkaia	

BI-2701	Muskiz-Malabrigo	20,12	35,93	Bizkaia	

BI-2704	Asua-Plentzia	8	24,3	Bizkaia	

BI-2713	Larrabeltzu- Gerikizko gaina	12,3	24,1	 Bizkaia

	Larrabetzu-Alto de Gerikiz		

ERREPIDEA	IZENA	P.K. HASIERA	P.K. BUKAERA	 HERRIALDEA

VIA	DENOMINACION	INICIO	FINAL 	TERRITORIO

BI-2731	Leioa-Umbegana	14,3	18,1	Bizkaia	

BI-3101	Bakio-Bermeo	29	38,45	Bizkaia	

BI-3152	Armintza-Bakio	31,5	46	Bizkaia	

BI-3234	Gautegiz Arteaga-Ibarrangelu	37,9	51,5	 Bizkaia	

BI-3238	Ispaster-Ibarrangelu	43,8	55,6	 Bizkaia	

BI-3447	Oletar-Munitibar	38,2	52,8	Bizkaia	

BI-3448	Aulesti - Markina-Xemein	43,6	51,6	 Bizkaia	

BI-3601	Cotarro-Las Muñecas (Sopuerta)	28,3	33,3	 Bizkaia	

BI-3622	Ambasaguas (Karrantza Harana)-Lanestosa

	Ambasaguas (Valle de Carranza)-Lanestosa	52, 5	66,2	Bizkaia	

BI-3722	Sarrikobaso-Zientoetxe (Getxo)	17,1	20,1	 Bizkaia	

BI-3730	Areeta-La Avanzada	13,2	14,6	Bizkaia	

BI-3739	Sestao-Santurtzi Portugaletetik 	9,8	12, 85	Bizkaia	

	Sestao-Santurtzi por Portugalete

BI-3746	Ugarte-Sestao Galindotik

	Ugarte-Sestao por Galindo	10	11,5	 Bizkaia	

BI-3747	Trapagaran-Urioste Galindotik

	Valle de Trápaga-Urioste por Galindo	10,88	 13,72	Bizkaia	

BI-3791	Portugalete-Nocedal	12,83	17	Bizkaia	

BI-3794	Muskiz La Arena	20,47	24,2	Bizkaia	

BI-3795	San Julián-Cobarón	22,69	27,42	 Bizkaia	

GI-2130	Tolosa-Leitza	0	15	Gipuzkoa	

GI-2130A 	Ibarrako sahiesbidea			Gipuzkoa

	Variante de Ibarra				

GI-2131	Ordizia-Alegia (N-1 zaharra)	0	11	 Gipuzkoa	

	Ordizia-Alegia (Antigua N-1)	

GI-2132	N-1 Errekalde-Larzabal Astigarragatik 	0	 5	Gipuzkoa

	N-1 Rekalde-N-1 Larzabal por Astigarraga	

GI-2132	N-1 Errekalde-Larzabal Astigarragatik 	28	 34	Gipuzkoa	

	N-1 Rekalde-N-1 Larzabal por Astigarraga

GI-2133	Ordizia-Alegia	0	24	Gipuzkoa	

GI-2134	Oiartzun-Hondarribia	0	7,2	Gipuzkoa	

GI-2620	Legutiano-Arrasate	16	22	Gipuzkoa	

	Legutiano-Mondragon	

GI-2630	Urretxu-Bergara	0	23,6	Gipuzkoa	

GI-2631	Villabona-Orioko gaina	0	25,3	 Gipuzkoa

	Villabona-Alto Orio		

GI-2631	Asteasurako sarrera			Gipuzkoa

	Acceso a Asteasu		

GI-2632	Beasain-Elorrio	0	5	Gipuzkoa	

GI-2632	Beasain-Elorrio	28	34	Gipuzkoa	

GI-2633	Zarautz-Iraeta	0	12,9	Gipuzkoa	

GI-2634	Tolosa-Elgoibar	0	38	Gipuzkoa	

GI-2635	Azpeitia-Beasain	0	21,7	Gipuzkoa	

ERREPIDEA	IZENA	P.K. HASIERA	P.K. BUKAERA	 HERRIALDEA

VIA	DENOMINACION	INICIO	FINAL 	TERRITORIO

GI-2636	Elgoibar-Markina	0	6,4	Gipuzkoa	

GI-2637	Idiazabal-Alsasua	0	20	Gipuzkoa	

GI-2638	Errenteria-Gaintxurizketa	0	5	 Gipuzkoa	

GI-2639	Kanpazar-Eibar	0	13,5	Gipuzkoa	

GI-3410	Hernani-Goizueta	0	10,2	Gipuzkoa	

GI-3420	Oiartzun-Lesaka	0	8,69	Gipuzkoa	

GI-3440	Lezo-Hondarribia	0	19,08	Gipuzkoa	

GI-3631	Artikutza-Oiartzun	0	15,5	Gipuzkoa	

III. ERANSKINA

SALGAI ARRISKUTSUAK

1.– Beti eta salbuespenik eskatu beharrik izan gabe:

– Etxeetarako gas urtuak, bai banaketa-guneetara eramateko, baita kontsumitzaileen artean banatzeko ere.

– Gasolindegiak hornitzeko salgaiak.

– Errepide-garraioko ibilgailuak hornitzeko erregaiak kontsumo propioko zentroetara zuzenduta.

– Trenbide-garraioa hornitzeko erregaiak.

– Itsasontziak eta aireontziak hornitzeko helburua duten portuetara eta aireportuetara zuzendutako erregaiak.

– Etxeko berogailuetarako gasolioak.

– Osasun etxeen funtzionamendurako beharrezkoak diren gasak, baita etxeetan osasun laguntza emateko garraiatu behar diren gasak ere, beti ere, garraioa helburu horretarako dela eta zentro horietara doala frogatzen bada.

2.– Salbuespena eskatu eta justifikatzen bada:

– Industria-guneen funtzionamendurako behar-beharrezkoak diren salgaiak.

– Osasun etxeetako edo etxeetarako produktuak, 1. atalean aurreikusten ez direnak.

– Portuetara zein portuetatik eta aireportuetara zein aireportuetatik garraiatzen diren salgai arriskutsuak, nahitaez debekatutako egunetan zirkulatu behar badute.

– Piroteknia-gaiak.

– Beste edozein gai salbuespenezko kasuetan garraiatzea nahitaezkoa bada.

IV. ERANSKINA

SALGAIAK ORO HAR

1.– Beti eta salbuespenik eskatu beharrik izan gabe:

– Bizirik dauden animaliak garraiatzea.

– Salgai galkorrak garraiatzea.

– Azokak, erakusketak, ikuskizunak eta bestelako ekitaldiak (kirol, kultura, hezkuntza edo politika arlokoak, alegia) instalatzeko zama-ibilgailuak.

– Soil-soilik prentsa garraiatzen dutenak.

– Posta eta telegrafoak garraiatzen dituztenak.

– Ikus-entzunezko komunikabideen unitate mugikorrak garraiatzen dituztenak.

– Garraiotako gaiak herriz herri saltzeko bereziki egindako ibilgailuak.

– Larrialdietarako ibilgailuak.

– Hutsik datozen ibilgailuak, aurretik aipatutako garraio-mota batzuei lotuta.


Azterketa dokumentala