45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1076
AGINDUA, 2005eko otsailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Laudioko (Araba) CEP "Lamuza-Walt Disney-Santa Teresa" LHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena. Laudioko (Araba) "Lamuza-Walt Disney-Santa Teresa" Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da. Horren espedienteari Hezkuntzako Arabako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio. Gai horretan erabili beharreko legeria ikusi ondoren, hau
1. artikulua.– Onartu egiten da CEP "Lamuza-Walt Disney-Santa Teresa" LHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean CEP "Lamuza" LHI deituko da. Ikastetxe hori Laudioko udalerrian (Araba) dago, Granjabide kaleko 3 zenbakian, eta 01002892 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan. Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 7a. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, ANJELES IZTUETA AZKUE.EBATZI DUT: