45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1075
AGINDUA, 2005eko otsailaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Galdakaoko (Bizkaia) "Máximo Moreno" Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. Galdakaoko (Bizkaia) "Máximo Moreno" Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da. Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa. Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
1. artikulua.– Galdakaoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Máximo Moreno" Musika Eskola Publikoari 2004-2005 ikasturtetik aurrera gitarra elektrikoa irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode-zenbakia 48010374 da; helbidea, Urreta kalea 21; eta titularra, berriz, Fundación Pública Centro Municipal de Actividades Musicales de Galdakao. Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 1, 2, 3 eta 4. Adarra: – Kantua: korua. – Tresneria sinfonikoa: biolina, klarinetea, tronpeta, xirula, tronpa, kontrabaxua, perkusioa, bonbardinoa, saxofoia, tronboia eta oboea. – Tresneria polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra. – Bertakoa: txistua, trikitixa eta panderoa. – Zenbait joera: gitarra elektrikoa. AZKEN XEDAPENA Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan. Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 4a. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, ANJELES IZTUETA AZKUE.EBATZI DUT: