45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1074
AGINDUA, 2005eko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Orioko (Gipuzkoa) "Orio Ikastola" Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena. Orioko (Gipuzkoa) "Orio Ikastola" Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da; Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eskatzen du espedientean. Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena. Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen abenduaren 5eko 1537/2003 Errege Dekretua (10eko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2004-2006 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena ematen zaio: Kode-zenbakia: 20007485. Izen espezifikoa: "Orio Ikastola". Titularra: Orioko Herri Ikastola, S.A. Helbidea: Abeslari kalea, 8. Udalerria: Orio Lurralde Historikoa: Gipuzkoa. Baimena: – Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostutarako edukieraz. Ikastetxearen osaera: – Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera. – Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate 150 ikaspostutarako edukieraz. – Lehen Hezkuntza: 11 unitate 275 ikaspostutarako edukieraz. – Hezkuntza Berezia: 2 unitate. – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikaspostutarako edukieraz. 2. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea. Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan. Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 31. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, ANJELES IZTUETA AZKUE.EBATZI DUT: