45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Arabako Foru Aldundia
1073
IRAGARKIA, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Ibilgailuen Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa. 2005eko otsailaren 28an, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Ibilgailuen Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (25 zk.). Interesatuta daudenek Lehendakaritzako foru diputatuari egin beharko dizkiote eskabideak eta Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte; bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazten diren bideak erabil ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkideari buruzkoa). Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita". Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 17a. Giza Baliabideen Zerbitzuko burua, JOAQUÍN ERVITI ORTÍZ.