45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1071
424/2005 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzuko erakundeetan, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean hutsik dauden ofizial-gidari kategoriako destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 343/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial-gidari kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori uztailaren 5eko EHAAn, 127 zenbakian, argitaratu zen. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 2863/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik ziren destinoak esleituko ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, ofizial-gidari kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan. Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz. Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira. Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen-prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak. Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. Eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira. Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. Eranskinean. Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu. Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita. Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 2a. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.
DESTINOA	 LANPOSTU KOPURUA	 Basurtuko Ospitalea	1	 Guztira	1	 		 DESTINO	N.º PLAZAS	 Hospital Basurto	1	 Total	1	
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA	 DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL	 72255849	Gabicagogeascoa Beristain, Ander	95, 0000	9,0000	104,0000	EBATZI DUT:
I. ERANSKINA / ANEXO I
OFIZIALA-IBILGAILUETAKO GIDARIA / OFICIAL-CONDUCTOR/A VEHÍCULOS
II. ERANSKINA / ANEXO II
OFIZIALA-IBILGAILUETAKO GIDARIA / OFICIAL-CONDUCTOR/A VEHÍCULOS
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE