45. zk., 2005eko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1070
423/2005 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zerbitzuko erakundeetan, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean hutsik dauden telefonista kategoriako destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 349/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, telefonista kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori uztailaren 5eko EHAAn, 127 zenbakian, argitaratu zen. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 7ko 2868/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik ziren destinoak esleituko ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldean, telefonista kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan. Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz. Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira. Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen-prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak. Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. Eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira. Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. Eranskinean. Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu. Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita. Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 1a. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, JOSU I. GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.
DESTINOA	LANPOSTU KOPURUA	 Txagorritxu Ospitalea	2	 Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea	1	 Donostia Ospitalea	1	 Bidasoako Ospitalea	1	 		 Guztira	5	 		 DESTINO	N.º PLAZAS	 Hospital Txagorritxu	2	 Hospital Donostia	1	 Hospital Bidasoa	1	 Comarca Ezkerraldea-Enkarterri	1	 		 Total	5	
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA	 DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL	 22715490	Del Pozo Garea, María Eva	62,0000	36, 0100	98,0100	 14583334	Sáinz Larizgoitia, Inmaculada	51,0000	46, 4675	97,4675	 22716166	Torreiro García, Lucrecia	62,0000	35, 1325	97,1325	 15981527	Teixeira Aguirre, María Jesús	57,0000	39, 4075	96,4075	 15247062	Rodrigo Bartolome, Julia	62,0000	33, 8300	95,8300	EBATZI DUT:
I. ERANSKINA / ANEXO I
TELEFONISTA/TELEFONISTA
II. ERANSKINA / ANEXO II
TELEFONISTA/TELEFONISTA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE