Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
996

AGINDUA, bideo-lotura mugikorrak ezartzeko sistemak eskuratzeko kontratuko betekizun teknikoen plegua zati batean aldatzen duena (S-007/2005 esp.).

2005eko otsailaren 10eko EHHAn (28 zk.) argitaratu zen idazpuruan adierazitako espedientearen lizitaziorako lehiaketa. Herrizaingo sailburuaren 2005eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez, betekizun teknikoen plegua aldatu zen; zehazki, ekipoen frekuentzia-banda aldatu zen: orain, gutxienez, 2,3 Ghz-tik 2,5-era eskatzen da, eta aintzat hartu da 2,5 Ghz-tik 2,7-ra arteko banda izateko aukera.

Eskaintzak aurkezteko beste epe bat irekiko da; hain zuzen ere, 2005eko apirilaren 8ko 10:00etan amaituko da. Eta plikak irekitzeko eguna ere aldatu egingo da: apirilaren 15ean egingo da, 12:30etan.

Aldaketaren iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2005eko otsailaren 14a.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 14a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala