Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
989

EBAZPENA, 2004ko urriaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD3- 01232/04 espedientean Monserrat García Romero jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Monserrat García Romero andreak 2004ko martxoaren 8an etxebizitza eskatzaileen erregistroan sartzeko egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.

2.– 2004ko maiatzaren 1eko Ebazpenaren bidez, Iragarki-Taulan maiatzean bertan argitaratutakoa, lan-bizitzaren txostena aurkezteko eskatu zitzaion. 2004ko maiatzaren 24an bidali zuen eskatutako agiri hori.

3.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, 2004ko ekainaren 1ean, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabideari baja emateko ebazpena hartu zuen, hain zuzen ere diru-sarrerei buruz eskatu ziren egiaztagiriak aurkeztu ez zituelako.

4.– Monserrat García Romero andreak 2004ko ekainaren 22an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, aurreko ebazpen horrekin bat ez zetorrelako. Erabateko ezintasunagatiko pentsioaren diru-sarrerak aurkeztuak dituela eta, gainera, ez duela aitorpenik egin behar adierazten du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu du. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

3.– Babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 2.2 artikuluak, 2003ko abenduaren 16ko Aginduaren 1. artikuluan emandako idazkera berrian, honakoa xedatzen du: bizikidetza-unitateak edo pertsona fisikoak babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko egindako eskabideari alta eman ahal izateko, besteak beste, beren diru-sarrerek babes ofizialeko etxebizitzen arautegi orokorrak babes ofizialeko etxebizitza baten esleipendun izateko jarritako gutxieneko eta gehieneko diru-sarreren mugen artean egon behar dutela agintzen du.

Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 18. artikuluak, azaroaren 25eko 290/2003 Dekretuan emandako idazkera berrian dioenez, etxebizitzak jabetzan, azalera-eskubidean edo alogeran (erosteko aukerarekin) uzten direnean urteko diru-sarrera ponderatuak 33.100 eta 9.000 euroren artekoak izango dira. Erosteko aukerarik gabe alokatzeko hartzeko utzitakoentzat, berriz, diru-sarrerak ez dira 3.000 eurotik beherakoak izango.

4.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak honela dio bere 76. artikuluan: interesdunek, berek bete beharreko izapideak direnean, egintza jakinarazten zaienetik hamar eguneko epea izango dute, dagokion arauak bestelako eperik ezartzen ez badu.

Edozein unetan, interesdunen egintzaren batek beharrezko baldintzak betetzen ez dituela jotzen bada, administrazioak egintzaren egileari aditzera eman eta hamar egun emango dizkio egintza hori behar bezala betetzeko.

Aurreko paragrafoetan jasotakoa betetzen ez duten interesdunek izapidea betetzeko eskubidea galdu dutela jo daiteke; dena den, interesdunaren jarduna onartu egingo da eta lege-ondorioak izango ditu, epea amaitutzat jotzen duen ebazpena jakinarazten zaion egunean bertan edo lehenago egiten badu.

Eskuartean dugun honetan, administrazio-espedientean jasotako agiriak aztertu ostean, errekurtsogileak beharrezko agiriak 2004ko maiatzaren 24an aurkeztu zituela ikusi da, diru-sarrerak ez kreditatzeagatik Erregistroan sartzeko eskabideari uko egiten dion 2004ko ekainaren 1eko Ebazpenaren berri jaso baino lehen. Beraz, 30/1992 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren babespean, agiriak finkatutako legezko epearen barruan aurkeztu dira. Errekurtsogileak 2002ko ekitaldian izandako diru-sarrerak babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko ezarritako baremoaren barruan sartzen direnez, aurkeztutako errekurtsoa onartu behar da.

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har aplikagarriak diren gainontzekoak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Gipuzkoako lurralde-ordezkariak SD3-01232/04 espedientean hartutako ebazpenaren aurka Monserrat García Romero andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onestea. Ebazpen horretan uko egiten zaio babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari. Lurralde Ordezkaritzak, beraz, aipatutako erregistroan alta eman beharko dio eskabideari.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala