Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasun Saila
983

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 257/2004 Dekretua, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Estableziemdu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen da. Dekretu hori 2005eko urtarrilaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 3. zenbakian argitartu zen, eta bertan gorago aipatu bezalako hutsak atzeman dira, zeintzuk zuzendu egiten baitira jarraian:

– Dekretuaren Xedapen Iragankorretarik lehenengoan, 138. orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

"1054/2002 Errege Dekretuko lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitako aldi baterako epeak dirauen artean, honako hauek inskribatu behar dira Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean: erabilera profesionalerako baimena izan eta nekazaritarakoez bestekoak diren pestizidak fabrikatu, formulatu, biltegiratu, merkaturatu eta/edo aplikatzeko jarduerak garatzen dituzten establezimenduak eta zerbitzuak, 2000ko maiatzaren 14a baino lehenago merkaturatutako substantzia aktiboak badituzte, betiere."

Honako hau esan behar da:

"1054/2002 Errege Dekretuko lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitako aldi baterako epeak dirauen artean, honako hauek inskribatu behar dira Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean: nekazaritarakoez bestekoak diren pestizidak fabrikatu edota formulatzen dituzten zerbitzuak eta

estableziemnduak, eta bai erabilera profesionaletarako baimena izan eta nekazaritzakoez bestestekoak diten plagizida biltegiratu, merkaturatu edo aplikatzen dituztenak ere, plagizida horiek 2000ko maitzaren 14a baino lehenago merkaturatutako sustantzia aktiboak badituzte, betiere (azken plagizida horiek: ingurumen-erabileretarako plagizidak, elikagaien higienerako erabiltzekoak, eta Legionella tratatzeko baimendutako produktu desinfektatzaileak)."


Azterketa dokumentala