178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bizkaiko Foru Aldundia
4933
IRAGARKIA, Jasoketa Topografikoa 1/500 Eskalan Txorierriko Alde Finkatuetan eta Garapen Berrietakoetan. Ekainaren 16ko 2/2000 LEDen bidez onetsi zen Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 78. artikulua betetzeko, hurrengo lehiaketa argitaratzen da. 1.– Erakunde adjudikatzailea. a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia. b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua, kale handia, 25. Bilbo 48009, Telefonoa: 94 406 77 88, Telefaxa: 94 406 78 19. c) Espediente zenbakia: 2004/00082. 2.– Kontratuaren xedea. a) Xedearen azalpena: Txorierriko eremu finkatuetako eta garapen berriko eremuetako 1/500 eskalako jasoketa topografikoa. b) Banaketa erloka eta kopuruka: bai, 6 erlo daude. c) Egiteko tokia: Bizkaia. d) Egiteko epea edo emateko azken data: gehienez 18 hilabete erlo bakoitzerako. 3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era. a) Tramitazioa: arrunta. b) Prozedura: irekia. c) Era: lehiaketa. 4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. 1. erloa: 45.500 euro. 2. erloa: 50.500 euro. 3. erloa: 43.250 euro. 4. erloa: 48.750 euro. 5. erloa: 52.250 euro. 6. erloa: 45.250 euro. 6 erloak, guztira: 285.500,00 euro. 5.– Bermeak. Erloa	Behin-behineko bermearen zenbatekoa 1	 910,00 euro 2	1.010,00 euro 3	 865,00 euro 4	 975,00 euro 5	1.045,00 euro 6	 905,00 euro 6.– Agiriak eta argibideak lortzea. a) 1. atalean adierazitako leku berean eta www.bizkaia.net web orrian. b) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko azken eguna. 7.– Kontratariaren baldintza bereziak. Ikus Administrazio Baldintza Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguak. 8.– Parte hartzeko eskaintza edo eskabideen aurkezpena. a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urriaren 14ko eguneko eguerdiko hamabiak (12) baino lehenago. b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Baldintza Berezien Pleguetan eta Preskripzio Teknikoetan eskatzen dena. c) Aurkezteko tokia: 1 atalean ezarritako leku berean. d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi behar dion epea: 3 hilabete. e) Aldagaien onarpena: ez da horrelakorik onartzen. 9.– Eskaintzak irekitzea. a) Erakundea: Herri Administrazio Saila (horretarako den ekintza aretoan). b) Egoitza: Kale Nagusia, 25, beheko solairua. c) Herria: Bilbo. d) Data: jakinarazi egingo da. e) Ordua: goizeko hamarretan (10:00etan). 10.– Bestelako argibideak. _ Adjudikazioa egiteko erabiliko diren irizpideak Administrazio Baldintza Berezien eta Preskripzio Teknikoen Pleguetan ageri dira. _ Iragarki hau 2004ko uztailaren 19ko EHAAn, 136. zk.an, argitaratutako iragarkiaren ordez argitaratzen da. 11.– Iragarpen gastuak: EAOn, EHAAn eta prentsan argitaratutako iragarkien gastuak adjudikatarioaren kontura joango dira. 12.– Iragarki hau Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko data: 2004ko abuztuaren 23a. 13.– Web orria: www.bizkaia.net (Herri Administrazio Saila). Bilbo, 2004ko abuztuaren 23a. Hirigintza eta Udal Harremanen foru diputatua, JUAN FRANCISCO SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE. (Ahaldun nagusiaren abuztuaren 18ko 232/2004 Foru Dekretuaren bidez, Herri Administrazio foru diputatuaren ordezkoa)