Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3912

IRAGARKIA, zehapen-espediente hauei dagokien gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazteko dena:

Trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko legeria hausteagatik, izapidetutako zehapen-prozeduretan herritarrek aurkeztu zituzten errekurtso arruntei erantzuteko hartutako ebazpenak interesatuei jakinaraztea lortu ez denez, iragarki honen bidez jakinarazi nahi zaie, Trafiko, Zirkulazio eta Bide-Segurtasunari buruzko gaietarako Zehapen-Prozeduraren Araudiaren 11.2 artikuluak (otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua) eta urtarrillaren 13ko 4/1999 Legearen (30/1992 Legea aldatzen duena (1999-01-14ko 12 zk.ko BOE) 59.4 eta 61. artikuluek hala agintzen baitute.

Ebazpenak errekurtsoa onestekotan, urratutako artikuluari dagokion zutabean ebazpenaren izaera hori adieraziko da "deuseztatua" hitzaren bidez. Era berean, errekutso-ebazpenak isunaren zenbatekoa aldatuz gero, aldatuz gero, aldakuntza hori "M" hizkia gaineratuz adieraziko da arestian aipatu zutabean.

Hori guztia argitaratzen da, interesaturik daudenek jakin dezaten, iragarki banako janikarazpena baita. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahalko da, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen, uztailaren 13ko Legeak xedatzen duenez.

Bigarrena.– Arau-hauste larrietan, gainera, Estatuko Administrazioaren eskumeneko organoak gidatzeko baimena eda lizentzia indargabe uztea ezar lezake, gehienez hiru hilabete. Arau-hauste oso larrietan, aipatu zigorra beti ezarriko da, gehienez hiru hilbete.

Hirugarrena.– Isuna dirutan ordaindu beharko da beti. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko Lurralde Bulegora jo dezakezu. Ordainketa posta igorpenez ere egin ahal duzu (espediente-zenbakia, matrikula eta salaketa-data aipa itzazu imprimikian). Borondatez ordaintzeko epea bete eta gero, premiamendu-prozedura bidez egingo da ordainarazpena (320/94 EDaren 21. artikulua).

Isuna ordaindu bada, zenbatekoari dagokion zutabean izaera hori adieraziko da "ordainduta" hitzaren bidez.

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1) ———

L 339/90 Legegintzako Errege Dekretua.

X 339/90 Legegintzako Errege Dekretua, Zirkulazio odearekin (34-09-25eko D.) bat etorrita.

C Zirkulazio Kodea (34-09-25eko D.)

D 339/90 LED, 1753/84 Errege Dekretuarekin bat etorrita.

O 2641/86 Errege Dekretua

R 13/92 Errege Dekretua, 339/90 LE Dekretuarekin bat etorrita.

S 632/1968 Dekretua.

A 339/90 LEDaren 59.3 artikulua, 2822/98 EDarekin bat etorrita.

E 339/90 LEDaren 61.1 artikulua, 2822/98 EDarekin bat etorrita.

I 339/90 LEDaren 61.2 artikulua, 2822/98 EDarekin bat etorrita.

Z 339/90 LEDaren 61.3 artikulua, 2822/98 EDarekin bat etorrita.

U 339/90 LEDaren 61.4 artikulua, 2822/98 EDekretuaren bat etorrita.

V 339/90 LEDaren 62.1 artikulua, 2822/98 EDekretuaren bat etorrita.

Y 339/90 LEDaren 62.2 artikulua, 2822/98 Edekretuaren bat etorria.

F Urtarrillaren 12ko 7/2001 Errege Dekretua.

G 772/97 ED, Gidarien Araudi Orokorra

H 2115/98 ED, Salgai arriskutsuak Garraitzeko Araudia

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 30a.

Bidezaingo zuzendaria,

JESUS ARANA ESTURO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala