Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3910

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Galdakaoko Ospitaleko kanpo-kontsulten zerbitzua egokitzeko lanak direla-eta, proiektua, kalitate-kontrola eta segurtasun-ikerketa nork egin kontratatzeko dena (1. fasea: Neumologia: 2. fasea: Endokrinologia).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa, Araba kalea 45-E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa: 945 00 62 72. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espedientearen zenbakia: 270/20/0/0777/O631/ 052004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Galdakaoko Ospitaleko kanpo-kontsulten zerbitzua egokitzeko lanak direla-eta, proiektua, kalitate-kontrola eta segurtasun-ikerketa egitea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Galdakao-Bizkaia.

d) Gauzatzeko epea: 45 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 78.813,69 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: ikusi 1. puntua, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 8 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi oinarriak egiaztatzeko aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abuztuaren 2a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoa, d) Eguna: 2004ko abuztuaren 9a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araudi Orokorreko 80.4 artikulua ezartzeagatik atzeratzen ez bada); e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: 375,54 euro.

12.– Iragarkia Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:

http://www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general.htm.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 28a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ELENA BRAVO SUAREZ.


Azterketa dokumentala