Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3905

LEHIAKETA. Iragarkia, "Nagusi 2004" Nagusientzako Aisia, Zerbitzu eta Jardueren erakusketan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzeko aholkularitza- eta laguntza-kontratua esleitzekoa (20A/04 esp.).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 20A/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: "Nagusi 2004" Nagusientzako Aisia, Zerbitzu eta Jardueren erakusketan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua:

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 15 eguneko epea dago proiektua entregatzeko. Azoka 2004ko urriaren 21etik 24ra egingo da, biak barne.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: laurogei mila euro (80.000,00 euro) gehienez ere.

5. Bermeak:

Behin-behinekoak: ez.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 64 07.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko abuztuaren 31.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web-orria: www.ej-gv.net

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatzeko, finantza erakundeen txostena aurkeztu behar da.

Gaitasun profesionala, teknikoa edo zientifikoa egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lan garrantzitsuenen zerrenda aurkeztu behar da, baita zenbatekoak, datak eta onuradunak ere, publikoak zein pribatuak. Horrelako lan bat gutxienez egina izan beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko irailaren 1a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-baldintza berezien agirian adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartzen.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehieneko eta gutxieneko kopurua): ez da prozedura mugatua.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2004ko irailaren 3a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da bidali.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 28a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala