Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3904

LEHIAKETA, EAEko ikastetxeetarako birusen kontrako sistema hornitu, entregatu eta instalazioa kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Unitatea.

c) Espediente zenbakia: 015/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: EAEko LHko ikastetxeetarako birusen kontrako sistema bat hornitu, entregatu eta instalatzea.

b) Loteak: ez

c) Gauzatzeko lekua: EAEko ikastetxe publikoetan

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Iraupena: 2004-12-31 arte. Entregatzeko epea: kontratua esleitzen denetik, aste bat.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztirako zenbatekoa: 83.200 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez da eskatzen

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Ekipamendu eta Kontratatazio Unitatea

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.

e) Faxa: 945 01 83 35/36.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2004ko uztailaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko uztailaren 26ko goizeko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A","B" eta "C" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.– Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Unitatean entregatuko dira, Donostia-San Sebastián kalea, 1.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2004ko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua -4. Sala-.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2004ko uztailaren 29a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 29a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala