Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3903

LEHIAKETA. Iragarkia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan dauden ikastetxe publikoetara 2004/2005 ikasturtean eskola-umeak garraiatzeko zerbitzua, prozedura irekiaz eta lehiaketa bidez, esleitzeko dena (KBN C06/6/2004 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/6/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan dauden ikastetxe publikoetara 2004/2005 ikasturtean eskola-umeak garraiatzeko zerbitzua.

b) Loteak: oinarri teknikoen pleguan adierazten diren ibilbide eta ibiltarte beste lotetan banatuko da kontratua; beraz, loteka esleituko da, edo loteka utziko da esleitzeke.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2004/2005 ikasturtea.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: 2004ko ekainaren 16an, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak hartutako Ebazpenaz espediente hau urgentziaz izapidetu beharrekotzat deklaratu zen.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zerbitzu honetarako eta gauzatzeko epe osorako aurrekontuan jarritako zenbatekoa 2.770.082,62 eurokoa da.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoak: lizitatzen deneko lote edo loteen aurrekontuaren %2a.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: berariazko oinarri administratiboen plegua, oinarri teknikoen plegua eta kontratua ondo ulertzeko egokiak diren gainerako elementuak lizitatzaileen eskura daude Interneteko www.ej-gv.net atarian eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde ordezkaritzetan:

Bilbao. Kale Nagusia, 85 – Telefonoa: 944 03 10 97, Telefaxa: 944 03 10 48.

Gasteiz: San Prudentzia, 18 - Telefonoa: 945 01 72 00, Telefaxa: 945 01 72 01.

Andia kalea-13 – Telefonoa: 943 02 28 50, Telefaxa: 943 02 28 51.

b) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2004ko uztailaren 23a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Berariazko klausula administratiboen pleguko 8 klausulan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko uztailaren 26a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Lizitatzaileek kartazal bi, "A" eta "B", aurkeztu beeharko dituzte, berariazko klausula administratiboen pleguko 8. klausulan zehazten den agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

Erakundea: Kartazalok, aurreko idaz-zatian adierazitako muga-ordu eta –egunaren barruan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira, kontuan izanik lizitatzen den ibilbidea edo ibiltartea zein lurralderen barruan egiten den.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoaren arabera.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Lekua, eguna eta ordua: eskaintzak jendaurrean irekiko dira:

Arabako Lurralde Historikoari dagozkion proposamenak: 2004ko abuztuaren 3ko 12:00etan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzan (San Prudentzio kalea 18, Vitoria-Gasteiz).

Bizkaiko Lurralde Historikoari dagozkion proposamenak: 2004ko abuztuaren 6ko 12:00etan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbao).

Gipuzkoako Lurralde Historikoari dagozkion proposamenak: 2004ko abuztuaren 4ko 12:00etan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, Donostia).

10.– Iragarkien gastuak: Administrazioak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 8a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala