Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3902

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruzko 67/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa)

Judizioa: L2 67/04, hitzezko judizioa, desahuzioa.

Alderdi demandatzailea: Juan Maria Arcelus Goenaga, Juana Josefa Gorrochategui Oyarzabal eta Iñaki Arcelus Gorrochategui.

Alderdi demandatua: Ruth Tife Valerio.

Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

EPAIA

Tolosan, 2004ko maiatzaren 14an.

Estefanía López Muñoz andreak, Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile den aldetik, ikusi ditu 67/04 ahozko judizioaren autoak. Demandatzaileak Juan María Arcelus Goenaga, Juana Josefa Gorrochategui Oyarzabal eta Iñaki Arcelus Gorrochategui jaun-andreak dira, José Ignacio Otermin Garmendia prokuradoreak ordezkatuta eta José María Iturrioz Pérez letratuak lagunduta; demandatua, berriz, Ruth Tife Valerio andrea, zeina auzi-iheslari dela deklaratu baita.

EPAITZA

Osorik baietsi dut Juan María Arcelus Goenaga, Juana Josefa Gorrochategui Oyarzabal eta Iñaki Arcelus Gorrochategui jaun-andreen izenean eta ordez José Ignacio Otermin Garmendia prokuradoreak aurkeztu duen demanda. Beraz, errentak ez ordaintzeagatik, deklaratzen dut suntsituta dagoela demandatzaileek eta Ruth Tife Valerio andreak 2002ko uztailaren 1ean izenpetu zuten errentamendu-kontratua; Ormaiztegiko Berjaldegi kalean, 1 zenbakian, 1. solairuko eskumaldean dagoen etxebizitzarako egin zen kontratua. Hori dela eta, hilabeteko epean etxea uztera, libre eta demandatzailearen esku uztera kondenatzen dut demandatua. Hala egiten ez badu, gerta daiteke etxebizitzatik botaraztea eta horren kostuak berak ordaindu behar izatea. Demandatuak ordaindu beharko ditu kostuak.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: bost eguneko epean aurkeztu beharko da, ebazpena jakinarazi, eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dut.

Alderdi demandatuak helbidea edo bizilekua egun non duen ez dakigunez gero, ebazpena jakinarazteko izango da ediktu hau.

Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta lauko maiatzaren hogeita lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala