Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3901

EDIKTUA, jabari baten deklarazio-egintza bati buruzko 372/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), L2 372/03 prozedura arrunta bideratu da (jabari baten deklarazio-egintza). Judizioa Jose Maria Izaguirre Gorostiaga jaunak eskatu du, Gaspar Abasolo Izaguirre jaunaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAIA

Durangon (Bizkaia), bi mila eta lauko maiatzaren hogeita zortzian.

Juan Carlos Escribano García jaunak, Durangoko eta horko barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile den aldetik, ikusi ditu 372/03 ahozko judizioaren autoak, epaitegi honetan bideratu baitira jabari baten deklarazio-egintza bat egiteko eta beste gai batzuetarako. Alderdi izan dira, batetik, demandatzailea, Jose Maria Izaguirre Gorostiaga jauna, Virginia Tejada Fernández prokuradoreak ordezkatuta eta María Echenagusia Capelastegui letratuak lagunduta, eta bestetik, demandatuak: Gaspar Abasolo Izaguirre jauna, eta, jaun horren jaraunspen zatitugabea, jaraunsle eta legatu-hartzaile ezezagunak eta prozedura honen gainean hartzen den ebazpenak ukitzen dituen pertsona fisiko edo juridiko guztiak (prozesu honetan auzi-iheslari dira).

EPAITZA

Osorik baietsi dut Virginia Tejada Fernández prokuradoreak ordezkatuta Jose Maria Izaguirre Gorostiaga jaunak aurkeztu duen demanda, honako hauen kontrakoa: Gaspar Abasolo Izaguirre jauna eta horren jaraunspen zatitugabea, jaraunsle eta legatu-hartzaile ezezagunak eta prozedura honen gainean hartzen den ebazpenak ukitzen dituen pertsona fisiko edo juridiko guztiak (prozesu honetan auzi-iheslari dira). Beraz, honako hau deklaratzen dut:

1.– Jose Maria Izaguirre Gorostiaga jauna finka hauen jabea da (demandaren lehenengo aurrekarian deskribatzen dira):

a) Zeanuriko 1.889 finka; Gaspar Abasolo Izaguirre jaunaren izenean inskribatuta dago, 403 liburukian, Zeanuriko 30 liburuan, 149 folioan, 1. inskripzioa.

b) Zeanuriko 1.890 finka; Gaspar Abasolo Izaguirre jaunaren izenean inskribatuta dago, 403 liburukian, Zeanuriko 30 liburuan, 150 folioan, 1. inskripzioa.

2.– Bidezkoa da deklarazio honen kontrako erregistro-inskripzio guztiak ezereztea.

Demandatuak deklarazio hau betetzera kondenatzen ditut. Durangoko eta horko barrutiko jabetza erregistratzaileari agindua eman deklarazio horiek zuzen bete ditzan.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Demandatuei legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau Durangon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren hiruan. Demandatuak: Gaspar Abasolo Izaguirre jauna, eta, jaun horren jaraunspen zatitugabea, jaraunsle eta legatu-hartzaile ezezagunak eta prozedura honen gainean hartzen den ebazpenak ukitzen dituen pertsona fisiko edo juridiko guztiak.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala