Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
3900

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 60/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: L2 60/04, hitzezko judizioa, desahuzioa.

Demandatzailea: Antonio Dentici Burgoa.

Abokatua: Pablo López Garde.

Prokuradorea: Arantzane Gorriñobeascoa Echevarria.

Demandatua: Alejandro Andres Hernandez.

Gaia: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2004ko martxoaren 22an. Hau dio epaitzak:

Baietsi egin dut Gorriñobeascoa prokuradoreak Antonio Dentici Burgoa jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Alejandro Andres Hernandez jaunaren kontrakoa. Beraz, deklaratzen dut suntsituta dagoela alderdiek 2003ko martxoaren 26an hitzartu zuten errentamendu-kontratua; Bilboko Carmelo Gil Medikuen kalean, 7 zenbakian, 6. solairuko ezkerraldean dagoen etxebizitzarako egin zen kontratua. Ondorioz, deklarazio hau betetzera eta etxebizitza utzi, eta demandatzaileari ematera kondenatzen dut demandatua, eta ohartarazten diot etxetik botaraziko dela, baldin agindutakoa betetzen ez badu. Kostuak, bestalde, demandatuak ordaindu beharko ditu.

Demandatuak, Alejandro Andres Hernandez jaunak, helbidea egun non duen ez dakigunez gero, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala