Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3899

EDIKTUA, 206/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), L2 206/03 prozedura arrunta bideratu da (N01, arrunta), Cubiertas Segovia SL sozietateak eskatuta, Jose Maria Martin Pascual jaunaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAIA

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko azaroaren hogeian.

Ana Garcia Orruño andreak, Bilboko eta horkok barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile den aldetik, ikusi ditu L2 206/03 prozedura arruntaren autoak, epaitegi honetan bideratu baitira (N01, arrunta). Alderdi izan dira, batetik, demandatzailea, Cubiertas Segovia SL, Concepción Imaz Nuere prokuradorea eta Lucia Martin Moreiras letratua dituela, eta bestetik, demandatua, Jose Maria Martin Pascual jauna, zeina prozesuan auzi-iheslari baita.

EPAITZA

Baietsi egin dut epaitegietako prokuradore Concepción Imaz Nuere andreak Cubiertas Segovia SL sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Beraz, demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut José M.ª Martín Pascual jauna: 8.577,92 euro (6.802 euro, trokoarenak eta banku-komisioenak; 523,61 kanbio-interesak eta 1.252,31 euro, kanbio-prozeduraren kostuenak) eta 2003ko martxoaren 17tik gaur arte zenbateko horrek sortzen dituen legezko interesak; hortik ateratzen den zenbatekoak legezko interesak sortuko ditu, bi puntuz gehituta. Demandatuak, halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez jarritako moduan.

Demandatuari, Jose Maria Martin Pascual jaunari, legez jarritako moduan jakinarazteko egin eta sinatu dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala