Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3897

IRAGARKIA, 687/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu, eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 687/04.

Sekzioa: 2.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2004ko apirilaren 26a.

Errekurtso-egilea: Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala.

Aurkatutako egintza burutu zuen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkatutako egintza: 29/2004 Dekretua, otsailaren 10ekoa, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatu zuena (04-02-25eko EHAA, 38 zk.).***

Bilbon, bi mila eta lauko maiatzaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala