Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3896

140/2004 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Bizkaiko Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, "Gandiako bidegurutzea birmoldatzeko eta BI-2120 errepideko oinezkoen bidea hobetzeko proiektua"k erasandako ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

"Gandiako bidegurutzea birmoldatzeko eta BI-2120 errepideko oinezkoen bidea hobetzeko proiektua" burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zuen Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak 2004ko martxoaren 24an emandako Foru Aginduaren bidez. Bilkura berean erabaki zen Eusko Jaurlaritzari eskatzea nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekotzat deklara ditzala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banaka zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio-espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Gaur egun BI-2120 foru-errepidean, Gandiako biribilgunearen eta Gorlizko herrigunera sartzeko eraiki berri den biribilgunearen artean, ez dago espaloirik errepidearen bi aldeetan, eta aldiz, eraikinak daude bide-bazterrean, horrek dakarren arriskuarekin.

Proiektuaren helburua da sarbideak eta trafikoa berrantolatzea eta errepidearen bideragarritasuna gaitu eta hobetzea, zirkulazioa eta segurtasuna ere hobe daitezen, bai ibilgailuentzat bai oinezkoentzat, gaur egungo segurtasuna ez baita nahikoa BI-2120 errepidean izaten den trafiko handia dela-eta, batez ere uda-garaian.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lurzoru urbanoan egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko uztailaren 6an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, "Gandiako bidegurutzea birmoldatzeko eta BI-2120 errepideko oinezkoen bidea hobetzeko proiektua" burutu ahal izateko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak Bizkaiko Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude banaka zehaztuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko uztailaren 6an

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala