Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
3894

AGINDUA, 2004ko ekainaren 29koa, Herrizaingo sailburuarena, 2004-2005 ikasturtean zehar bide-heziketaren arloko programak eta jarduerak garatzeko ekintzak burutzen dituzten udalerrientzako diru-laguntzak ezarri zituen Agindua egokitzen duena, 2004ko ekitaldian aplikatzeko.

Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean zeuden lege-xedapenen Testu Bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak IX. tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 23ko 317/2003 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako laguntza eta diru-laguntzei buruzko xedapen batzuen indarraldia luzatzeko. Luzapen horren ondorioz, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomoek aurrekontuen epeak eta baldintzak egokitu ahal izango dituzte 2004. urtean aplikatu ahal izateko.

Ildo horretatik, 2003ko ekitaldian, Herrizaingo sailburuaren 2003ko uztailaren 8ko Agindua eman zen, 2003-2004 ikasturtean zehar bide-heziketaren arloko programak eta jarduerak garatzeko ekintzak burutuko dituzten udalerrientzako diru-laguntzak ezarri zituena (2003ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 168 zk.). Bada, agindu horretako epeak eta baldintzak egokitu behar dira 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Horregatik, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

1.– Herrizaingo sailburuaren 2003ko uztailaren 8ko Aginduan ezarritako laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Agindu haren bidez, 2003-2004 ikasturtean zehar bide-hezkuntzaren arloko programak eta jarduerak garatzeko ekintzak burutzen dituzten udalerrientzako diru-laguntzak ezarri ziren.

2.– Agindu honen xede diren diru-laguntzak eskatzen dituzten udalek alkateak sinaturiko idazki arrazoitua aurkeztu behar dute —Herrizaingo sailburuordearentzat dela jarrita— Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan onartutako bideetako bat erabili ahal izango dute.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan aipatutako diru-laguntzetarako, guztira, hamabost mila eta hogeita bost (15.025) euro jarri dira dagokion aurrekontu partidaren kontura. Diru-laguntza guztien batura ez da izango kopuru hori edo aurrekontu aldaketari dagokion emaitza baino handiagoa.

3. artikulua.– Epeak egokitzea.

Deialdi honen ondorioetarako, 2003ko uztailaren 8ko Aginduan 2003/2004 aldiari egiten zaizkion aipamenak, 2004/2005 aldiari egiten zaizkionak direla ulertuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan; horretarako, bi hilabeteko epea izango da, agindua aldizkari ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 29a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala