Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3893

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 5ekoa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko erdi mailako Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan sartzeko hautaproba espezifiko eta mugatuei dagokien aukeratze-prozesua gainditu duten lehiatzaileen zerrenda argitara ematen duena.

2004ko ekainaren 1eko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erdi mailako Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan sartzeko hautaproba espezifiko eta mugatuak deitu ziren.

Agindu horrek 8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren ebazpenaren bidez aukeratze-prozesua gainditu duten lehiatzaileen zerrenda argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horregatik, oposizio-fasea bukatu ondoren eta lehiaketa-faseko merezimenduak gehitu ondoren,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko erdi mailako Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoan sartzeko, hautaproba espezifiko eta mugatuei dagokien aukeratze-prozesua gainditu duten lehiatzaileen zerrenda.

Bigarren artikulua.– Aurkeztutako agiriak berreskura nahi dituztenek, eskaria idatziz egin beharko dute aldez aurretik ondoko helbidera: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Gasteiz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari gorako helegitea jarri ahal izango diote, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 5a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERDI MAILAKO MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOKO IRAKASLEEN KIDEGOAN SARTZEKO HAUTAPROBA ESPEZIFIKO ETA MUGATUAK

PRUEBAS SELECTIVAS ESPECÍFICAS Y RESTRINGIDAS PARA EL INGRESO EN EL CUERPO DE PROFESORES DE MÚSICA Y ARTES ESCÉNICAS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO

IZEN-ABIZENAK ESPEZ. I. Atala II. Atala III. Atala Oposizio Nota Guztira

NOMBRE Y APELLIDOS ESPEC. Aptdo Aptdo Aptdo Nota Oposición Total

COMA ALABERT, AGUSTI BIBOLINA/VIOLIN 5 3,5 2 7, 75 18,25

DEGLER-JABLONSKI TREDER, ROMAN BIOLONTXELO/VIOLONCELLO 5 1 2 7,25 15,25

RIBELLES MORAGUES, JUAN CARLOS TUBA 5 1 2 7,75 15,75

SAN SEBASTIAN LARRAÑAGA, LUIS KLARINETEA/CLARINETE 5 2 2 9,25 18,25


Azterketa dokumentala