Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3892

AGINDUA, 2004ko uztailaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, lan-legepeko berrogeita hamazortzi lanpostu finko betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duena. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta administrazio horretako erakunde autonomoen menpe egongo dira, eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzara atxikita.

Bada Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren beste agindu bat ere kontuan hartu beharrekoa. 2004ko ekainaren 23koa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta erakunde autonomoetako lan-legepeko plaza finkoen enplegu publikoko 2004.erako eskaintza zabaltzea onartzen du, eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Saileko hainbat plaza hartzen du bere baitan. Jakina, hautaketa-proba egin behar lanpostu horiek betetzeko.

Hartara, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluan eta II. tituluaren IV. kapituluan langileak hautatzeko ezarritakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko lan-legepeko langileen hitzarmen kolektiboa kontuan harturik, eta aipaturiko Legearen 6.1.i) artikuluan aitorturiko eskumenak erabilita, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan, zehazkiago Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, aritzeko diren lan-legepeko langile finkoen lanpostuak betetzeko 2004ko ekainaren 23 ko Agindutik eratorritako hautaketa-prozesurako deialdia egitea.

Bigarren artikulua.– Agindu honen xede diren hautaketa-prozesuen oinarriak onartzea. Oinarri horiek Agindu honen I. Eranskinean agertzen dira.

Hirugarren artikulua.– Deitutako lanpostuei dagozkien oinarri espezifikoak onartzea. II. eranskinean -Hezitzaileak eta Koordinatzaileak-, III. eranskinean –Psikologoa- eta IV. eranskinean –Gizarte-langilea- azaltzen dira.

Laugarren artikulua.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko uztailaren 12a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

I. ERANSKINA
OINARRI OROKORRAK; EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMIADUNETAN, ETA ZEHAZKIAGO JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILEAN, ARITZEKO DIREN LAN-LEGEPEKO LANGILE FINKOEN POSTUAK BETETZEKO HAUTAKETA-PROZESUENAK

1.– Helburua.

1.1.– Oinarri hauen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-legepeko postuak lehiaketa-oposizio bidez betetzeko arauak ezartzea.

– Hezitzaileentzako 50 lanpostu: 49 lanpostu txanda irekikoak eta 1 elbarrien txandakoa.

– Koordinatzaileentzako 5 lanpostu.

– Gizarte-langileentzako 2 lanpostu.

– Psikologoentzako lanpostu 1.

2.– Kontratatzeko baldintza orokorrak.

2.1.– Hautatutako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langile finko izateko kontratua izenpetuko dute, eta arlo horretan indarrean dauden xedapenek biltzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izango dituzte.

2.2.– Lanpostuaz jabetzen diren egunean alta emango zaie Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean, eta bertan kidetu, lehenagotik kidetuta ez bazeuden.

2.3.– Epaimahaiak ezingo ditu hautetsitzat jo deialdiko lanpostu-kopurua baino lehiatzaile gehiago. Muga hori hausten duten proposamenak erabat deusezak izango dira.

3.– Izangaien baldintzak.

3.1.–Izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago bete beharko dituzte ondorengo puntuan zehazten diren baldintzak, 3.2.a) paragrafoan ezarritakoa alde batera utzi gabe. Eta eutsi egin beharko diote betetze horri harik eta esleituko zaien lanpostuaz jabetzen diren arte.

3.2.– Hona hemen oposizio-lehiaketa honetako hautaprobetan onartua izateko baldintzak:

a) Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna duenen ezkontideak parte hartu ahal izango du, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere —betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude—, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira, parte hartu ahal izango dute.

Aurreko paragrafoetan sartzen ez diren atzerritarrek, halaber, har dezakete parte, Espainiako estatuan bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena kontratua gauzatu aurretik eduki beharko dute.

b) Hamazortzi (18) urteak beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

c) Dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea. Hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Elbarrituak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea aplikatzeko. Gaitasun fisikoa eta psikikoa hautaketa-prozesua gainditutakoan egiaztatu beharko dira. Horretarako, medikuaren ziurtagiri edo azterketa-agiria ekarri beharko da, betiere 9.1.1.e) oinarrian xedatutakoaren arabera. Baldintza hau betetzea ezinbestekoa izango da lanpostuaz jabetu ahal izateko.

d) Eskatzen den titulazioa izatea, edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta egotea. Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe ez egotea, eta edozein herri-administraziotako zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizita ere ez egotea. Atzerriko izangaiek, bestalde, egiaztatu beharko dute ez dutela beren gain norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien diziplinazko zigorrik edo zigor penalik.

f) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea; bateraezintasunen kasuan, hala ere, ez da eragozpen izango interesatuak aukera egin dezan.

g) Ordainduta izatea parte hartu nahi den titulazio-mailako eskabidea jaso eta aztertzeagatiko tasa. Tasa horren zenbatekoa 4.5 oinarrian zehazten da.

3.3. – Elbarriak.

Elbarriarentzako lanposturako txandan parte hartu ahal izateko, interesatuak elbarrien legezko izaera aitortua izan beharko du: %33ko edo hortik gorako elbarritasuna, Administrazioaren organo eskudunak (kasuan kasuko foru-aldundiko sail eskudunak, INSERSOk edo baliokideak) aitortua.

3.4.– Izangaiek, kategoria berean bada, txanda bakarrean hartu ahal izango dute parte, hau da, txanda irekian ala elbarrientzako txandan, baina bakar batean. Eta hautatutako txanda eskabidean zehaztu beharko dute. Berariaz agertzen ez bada nahi den aukera, edo kategoria bererako aukera bat baino gehiago egin bada eskabidean, txanda irekia esleituko zaio izangaiari.

4.– Eskabideak aurkeztea.

4.1.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Deialdian parte bartzeko eskabideak hogeita bat (21) egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztu beharko dira, modu hauetako bat erabiliz:

a) Oinarri hauetako 4,4 atalean zehazten diren bulegoetan emango den inprimakia betez.

b) Ondoko helbide elektronikoetan eskuratu ahal izango den eredua betez. Hona hemen helbideok:

www.ivap.org

www.ej-gv.net/ope/2004_1/indice_c.htm

www.ej-gv.net/ope/2004_1/indice_e.htm

4.2.– Onartuak izateko eta, hala dagokionean, hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, izangaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte, baita tasak ordaindu ere. Eskatzen diren baldintza guztiak esandako epearen amaiera-egunean betetzen dituela adierazi behar du. Euskararen ezaguerari dagokion baldintza, aitzitik, 7.3.1. oinarrian esan bezala adierazi beharko da.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu ez badira tasak, prozeduratik kanpo geratuko da izangaia, ez baitu bete oinarri hauetako 3.2.g) atalean zehaztutako baldintza.

Aurrekoa horrela bada ere, ordaindutako zenbatekoan akatsen bat baldin badago, hamar egun balioduneko epea emango zaio izangaiari akatsa zuzen dezan.

Izangaiek, onartuak izateko, honakoak adierazi beharko dituzte eskabidean, dagokion atalean:

a) Prozesua zuzen kudeatzeko norberari buruz eskatzen diren datuak.

b)Zein txandatan hartu nahi den parte: a) irekian edo b) elbarrientzakoan, oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera.

c) Zein plazatan hartu nahi den parte.

d) Oposizio-aldiko ariketak egiteko hautatu den hizkuntza ofiziala, hau da, euskara ala gaztelania.

e) Elbarriek beren ezaugarriaren berri eman beharko dute eskabidean; eta han adierazi beharko dute, hala dagokionean, zein egokitzapen tekniko behar dituzten hautaketa-probak egin ahal izateko.

f) Adierazitako titulazioa.

4.3.– Izangaiek eskabidean emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da. Fitxategi hori hautaketa-prozesua kudeatzeko eta behin-behineko langileak kontratatzeko sortuko den lan-poltsa kudeatzeko baino ez da erabiliko. Fitxategi horren erabilera eta jarduera datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aurreikuspenetara egokituko da.

4.4.– Aurkezteko lekua.

Eskabideak ondoko lekuetako erregistroetan aurkeztu ahal izango dira:

Gasteizen:

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea; Donostia kalea 1 (Lakua); PK: 01010. (Elbarrientzako sarbidea ere badago).

Bilbon:

– Eusko Jaurlaritza: Kale Nagusia 85; PK: 48011. (Elbarrientzako sarbidea ere badago).

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: Errekalde zumarkalea 18. PK: 48009.

Donostian:

– Eusko Jaurlaritza: Andia kalea 13; PK: 20004. (Elbarrientzako sarbidea ere badago).

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: Prim kalea 7. PK: 20007.

Oñatin:

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: Unibertsitate Zaharra. PK: 20560.

Eskabideak 09:00etatik 13:00ak arte, astelehenetik ostiralera, aurkeztu ahal izango dira esandako bulegoetan.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak— 38.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere entrega daitezke eskabideak.

Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak, ziurtatu aurretik, irekita eman behar zaizkio postako funtzionarioari, hark eguna jarri eta zigilua bota diezaien.

4.5.– Eskabideak aurkezteagatiko tasak ordaintzea.

Deialdiko 3.2.g) oinarriak aurreikusten duen baldintza betetzeko, eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da tasa, honako erakundeetako edozein bulegotan: BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa eta BBVA(Banco Bilbao Vizcaya Argentaria).

Tasa ordaintzeko, eskabide-orria aurkeztu beharko da banku-bulegoan; Eskabidea Interneten bidez eginez gero, bi aukera daude:

a) OFF-LINE ordainketa: Adierazitako finantza-erakunde laguntzaileetako bulegoen sareko edozein puntutara jo behar da, eta sistemak itzulitako jaso-agiria edo bertan agertzen diren datuak aurkeztu. Jaso-agiriek barra-kodea ere izaten dutenez, irakurgailu optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-eskuratzearen bidez egin daiteke.

b) ON-LINE ordainketa: Ordainketa banka elektronikoko sistemaren bidez egin daiteke, banku-sukurtsalera joan gabe; betiere adierazitako entitateren bateko banka elektronikoko bezeroa baldin bada. Aukera hori eguneko 24 orduetan erabil daiteke, eta alferrikako joan-etorriak eta ilarak saihestu daitezke modu horretan.

Hauxe da tasen zenbatekoa:

Lanpostua	euroak

Hezitzaileak	15,98

Koordinatzaileak	15,98

Gizarte-Langileak	15,98

Psikologoa	19,17

Tasa ordaintzen ez bada, edo ordaindutako zenbatekoa okerra bada, oinarri hauetako 4.2 atalean zehazten diren ondorioak sortuko dira. Tasa ordaintzea eta ordainagiria aurkeztea ez da nahikoa izango prozesuan parte hartzeko; izan ere, eskabidea oso-osorik eta behar den epearen barruan (4.1 oinarria) aurkeztu behar da.

5.– Epaimahaia.

5.1.– Osaera.

Lanpostu bakoitzaren eranskinean azaltzen da epaimahaiaren osaera.

5.2.– Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea:

Epaimahaiko kideek ezin izango dute parte hartu prozeduran, eta hala jakinaraziko agintaritza dei-egileari, baldin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak— 28. artikuluan jasotako kasuren bat gertatzen bada, edo deialdia argitaratu baino bost urte lehenagotik hautaprobetan parte har lezaketen izangaiak prestatzen ibili badira.

Aurreko kasuetako bat gertatzen denean ere, interesatuek epaimahaikideak errefusatu ahal izango dituzte, betiere aipatutako legearen 29. artikuluan ezarritakoarekin bat.

5.3.– Jarduteko arauak.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikulutik 27.era bitartean zehaztutako arauetara egokitu beharko da epaimahaiaren jarduna. Epaimahaiburuak aginduta, idazkariak bilerarako deia egingo du hautaprobak hasi baino lehenago, behar bezain garaiz. Epaimahaia legez eratzeko, ezinbestekoa da epaimahaiburua eta idazkaria bertaratzea edo, hala dagokionean, beren ordezkoak, eta kideen erdiak gutxienez.

Bertaratutakoen botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak. Epaimahaiko kide guztiek, idazkariak salbu, hitza eta botoa izango dute. Hainbanaketarik gertatuz gero, epaimahaiburuaren kalitatezko botoak erabakiko du.

Epaimahaiburuaren edo bere ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratu ez bada, gaixorik badago edo legezko bestelako kausa gertatzen bada, epaimahaikideek ordezkatuko dute, hurrenkera honetan: hierarkian maila goragokoena duena, antzinatasun handiena duena eta zaharrena (adina).

Idazkari titularraren edo bere ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratu ez bada, gaixorik badago edo titularra zein ordezkoa eragiten dituen legezko bestelako kausa gertatzen bada, edozein epaimahaikidek bete ahal izango du kargua, baldin eta kideen botoen gehiengoak hala onartzen badu.

5.4.– Ahalmenak.

Epaimahaiak erabateko autonomia funtzionala izango du, eta bere ardura izango da prozedura legezkotasunez egin dadin zaintzea eta objektibitatea bermatzea.

Halaber, ordenamendu juridikoarekin bat, batetik, oinarri hauek aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu; bestetik, deialdia behar bezala garatzeko beharrezko diren erabakiak hartuko ditu; eta, azkenik, oinarrietan aurreikusten ez diren kasuetarako, behar diren irizpideak ezarriko ditu.

Epaimahaiburutzak behar diren neurriak hartuko ditu oposizio-aldiko ariketa idatzien edukiaren isilpekotasuna bermatzeko, eta azterketak, ahal dela, izangaien izena jakin gabe zuzen daitezen.

5.5.– Egoitza.

Komunikazioak egiteko eta gainerako gorabeheretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Gasteizen duen egoitza (Donostia kalea 1, 01010) izango da epaimahaiaren helbidea.

5.6.– Zerbitzuagatiko kalte-ordainak.

Epaimahaikideek, egingo duten zerbitzua dela-eta, kalte-ordainak jasoko dituzte, bertaratzeak barne direla, betiere arlo horretan indarrean dagoen araubidearekin bat.

Probetan zaintze-lanetan aritzen diren langileek, halaber, horri buruz indarrean dagoen araudiaren arabera dagozkien kalte-ordainak jasoko dituzte.

6.– Izangaiak onartzea. Erreklamazioak.

Eratu ondoren, hautagaiek deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten begiratuko du epaimahaiak, eta onartuen eta baztertuen zerrenda egingo du.

Aipatutako zerrenda egin ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du 4.4. oinarrian adierazten diren leku eta helbide elektronikoetako iragarki-oholetan. Zerrendatik baztertuta geratuz gero, baztertzeko arrazoia zein izan den adierazi beharko da.

Behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hamar egun balioduneko epearen barruan, bazter geratzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, hala dagokionean, egindako hutsak zuzendu.

Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta erreklamaziook ebatzita, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda argitaratzeko agindua emango du; ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpenok, halaber, jendaurrean jarriko dira 4.4. atalean agertzen diren bulegoetako iragarki-oholetan, baita oinarri hauetako 4.1.b) ataletan aipatutako helbide elektronikoetan ere.

Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko Ebazpenaren bidez onartu diren izangaiek aurkeztu ahal izango dute probetara. Bazter utzitako gisa agertuta ere, gora jotzeko errekurtsoa jarri izanaren agiria egintzaren egunean erakusten dutenek ere aukera izango dute parte hartzeko.

7.– Hautaketa-prozedura.

7.1.– Hautatzeko prozedura oposizio-lehiaketa izango da txanda irekian, eta elbarrientzakoan; betiere kasuan kasuko oinarri espezifikoek ezartzen dutenarekin bat.

7.2.– Oposizio-aldia.

Deialdiko oinarri espezifikoetan zehazten diren ariketak egin beharko dira oposizio-aldian. Nolanahi ere, proba teorikoa eta praktikoa izango dira beti.

7.3.– Hizkuntzako probak.

7.3.1.– Euskarari buruzko proba.

Euskarari buruzko proba borondatezkoa da, eta bere helburua da hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea.

Hizkuntza-eskakizunen bat egiaztaturik daukatenek ziurtagiria aurkeztu behar dute, euskararen idatzizko ariketa egin baino lehen, laugarren oinarrian adierazitako egoitzetan.

7.3.2.– Hizkuntzako probak.

Hizkuntza-proba borondatezkoa da, eta hizkuntzaren ezagutza neurtzeko proba bat egin beharko da.

Esandako hizkuntza-eskakizuna egiaztaturik daukatenek ziurtagiria aurkeztu behar dute, euskararen idatzizko ariketa egin baino lehen, laugarren oinarrian adierazten diren Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko bulegoetan. Baloratuko diren tituluak hauek izango dira:

a) EGA titulua edo hizkuntza-eskakizunak euskararen kasurako.

b) Hizkuntza Eskola Ofizialeko ziurtagiria, frantseserako. Beste titulu hauek ere balioetsiko ditugu: Filologia Frantseseko lizentziatua, D`hautes Études Françaises eta Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF), Alliance Françaisekoak biak ere.

c) Hizkuntza Eskola Ofizialeko ziurtagiria, ingeleserako. Beste titulu hauek ere balioetsiko ditugu: Filologia Ingeleseko lizentziatura, Certificate of Proficiency in English (Cambridgeko Unibertsitatekoa), Passed Grade Twelve (Trinity Collegekoa) eta Higher Level (Oxfordeko Unibertsitatekoa).

7.4.– Lehiaketa-aldia.

Lehiaketa-aldian aztertu eta balioetsiko dira izangaiek adierazi eta egiaztatutako merezimenduak. Aldi honetan, deialdiko baremo espezifikoaren araberako puntuak emango zaizkio izangai bakoitzari.

Oposizio-aldia gainditu dutenen merezimenduak baino ez dira baloratuko. Merezimenduak aurkezteko epearen barruan behar bezala adierazi eta egiaztatu ez diren merezimenduak ezin izango dira inola ere balioetsi.

Aurkezten diren merezimenduak edukitzeko erreferentziako eguna eskabideak aurkezteko epearen amaiera izango da. Hala ere, hizkuntzen merezimenduen kasuan hizkuntza-azterketa idatziaren egunera arte kontatuko dira. Hortaz, jakite-mailaren egiaztagiriak lehendik dituztenek azterketa horren egunera arte aurkeztu ahal izango dituzte agiriok.

Lehiaketa-aldia ez da baztertze-indarrekoa izango, eta aldi honetan lortutako puntuazioak ezin izango dira kontuan hartu oposizio-aldiko probak gainditzeko.

7.5.– Hautaprobak hastea eta garatzea.

Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda onartzen duen Ebazpenean, zehaztu egingo da non, noiz eta zein ordutan egingo diren ariketak.

Oposizio-aldiko ariketa bakoitzean, deialdi bakarra egingo zaie kategoria bakoitzean lehiatzen duten izangaiei. Izangai bakoitzak, nork bere burua identifikatzeko, nortasun-agiria, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko du probetara.

Epaimahaiek denbora eta ariketak egiteko baliabideak egokituko dizkiete egokitzapenik behar eta eskabidean hala eskatu duten izangaiei. Izan ere, horrela, aukera-berdintasunean arituko dira gainerako parte-hartzaileekin, betiere hori eginda desitxuratzen ez bada probaren edukia eta eskatutako gaitasun-maila jaisten edo kaltetzen ez bada.

7.6.– Hautaketa-prozesuaren neurketa.

7.6.1.– Oposizio-aldia.

Oposizio-aldiko kalifikazioa lortzeko, batu egin beharko dira oinari espezifikoetan azaldutako baremoaren arabera emandako puntu guztiak.

7.6.2.– Lehiaketaren fasea.

Lehiaketa-aldiko kalifikazioa lortzeko, batu egin beharko dira merezimenduetako puntu guztiak, betiere dagokion oinari espezifikoetan azaldutako baremoaren arabera emandakoak.

7.7.– Merezimenduak egiaztatzea.

7.7.1.– Oposizio-aldiko behin betiko emaitzak argitaratu ondoren, 10 egun balioduneko epea irekiko da, adierazi diren merezimenduak ziurtatzen dituzten agiriak aurkezteko.

Interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean egindako zerbitzuak zein diren adierazi beharko dute, baina ez egiaztatu. Administrazioak bere kabuz zenbatuko ditu zerbitzu-aldiak.

7.7.2.– Gainerako herri-administrazioetan egindako zerbitzu-aldia, berriz, administrazioetako bakoitzak horretarako duen ereduaren bidez egiaztatu beharko dira. Nolanahi ere, zehaztu beharra dago aldi bakoitzean zein kidego, eskala, azpieskala eta klase edo kategoriatan lan egin den, eta zein eginkizun bete izan den horietako bakoitzean.

7.7.3.– Herri-administrazioetatik kanpoko esperientzia egiaztatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Gizarte Segurantzan kotizatu dela dioen ziurtagiria. Beren beregi egiaztatu beharko da aurkeztutako lanbide-kategoriari dagokiola.

b) Enpresaren ziurtagiria edo lan-kontratuaren kopia, funtzioak zehaztuz.

7.7.4.– Titulazio akademikoak eta hizkuntzen ezaguera egiaztatzeko, tituluaren fotokopia edo, bestela, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da.

7.7.5.– Elbarrientzako txandan aurkezten direnek 3.3. oinarrian ezarritako baldintzak merezimenduak egiaztatzeko epearen barruan betetzen dituztela egiaztatu behar dute.

7.8.– Azken kalifikazioa.

7.8.1.– Hautaketa-prozesuaren amaierako kalifikazioa lortzeko, batu egingo dira lehiaketa-aldian eta oposizio-aldian eskuratutako puntuak.

7.8.2.– Oposizio-lehiaketako emaitza eta kalifikazio guztiak jendaurrean jarriko dira oinarrien 4,3. atalean zehaztutako bulegoetako iragarki-oholetan, eta helbide elektroniko hauetan:

www.ivap.org

www.ej-gv.net/ope/2004_1/indice_c.htm

www.ej-gv.net/ope/2004_1/indice_e.htm

7.8.3.– Hainbanaketarik gertatuz gero, honako irizpide hauek erabiliz ezarriko da hurrenkera:

1. Oposizio-aldian puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

2. Ariketa praktikoan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

3. Oinarri berezietan deskribaturiko merezimendu-baremoan zehazturiko merezimenduetan punturik gehien lortu dituenaren alde, oinarri horietan zehazturiko hurrenkeran.

8.– Gainditu duten izangaiak eta lanpostuen esleipena.

8.1.– Hautaketa-prozesuko amaierako kalifikazioa egin ondoren, epaimahaiak hiru zerrenda osatuko ditu, bakoitzaren kalifikazioekin, puntuazio-hurrenkeraren arabera. Hona hemen zerrendok:

a) Elbarrientzako txandako zerrenda.

b) Txanda irekiko zerrenda.

8.2.– Behin zerrenda horiek egin ondoren, epaimahaiak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez, jendaurrean jarriko ditu izangaien kalifikazioen behin-behineko zerrendak. Zerrendok ikusgai egongo dira 4.3 atalean azaltzen diren bulegoetako iragarki-oholetan eta oinarri hauetako 4.1.b) atalean aipatutako helbide elektronikoetan.

Behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek hamar (10) egun balioduneko epea izango dute bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

8.3.– Erreklamazioen epea amaitu eta gero, eta aurkeztutakoak ebatzi ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.

8.4.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen bidez argitaratuko da hautatuen behin-behineko zerrenda, orrian, eta erreklamazioak egiteko hamar (10) eguneko epea izango da.

Erreklamazioen epea amaituta, eta horiek ebatzita, EHAAn argitaratuko dira hautatutakoen behin betiko zerrenda eta esleituko diren lanpostuena.

8.5.– Hautaketa-prozesu honetan gainditu dutenen zerrendak, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aldi baterako zerbitzuak egiteko lan-poltsetara sartuko dira, betiere horretarako zehaztuko denarekin bat.

9.– Agiriak aurkeztea.

Onartu eta hautaturiko izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen dituen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenean hogei (20) eguneko epea emango zaie izangaiei ondoren zehazten diren agiriak aurkezteko.

9.1.– Eskatutako agiriak.

9.1.1.– Hautatutakoen behin betiko zerrendan proposatzen diren izangaiek, deialdian eskatzen diren gaitasun-baldintzak eta gainerako beharkizunak egiaztatzeko, agiri hauek ekarri beharko dituzte:

a) NANaren fotokopia.

b) Atzerriko izangaiek jakinarazpen bat jasoko dute administraziotik, eta hor adieraziko zaie zein agiri ekarri beharko dituzten derrigorrez beren egoera kontuan hartuta.

c) Lanpostu bakoitzerako II., III. eta IV. eranskinetan adierazitako tituluen fotokopia konpultsatuak.

d) Zin egin edo hitza eman honako adierazpen hauek ziurtatzeko: ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko gaitasun gabetuta, ez dagoela inongo herri-administraziotako zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizita, eta ez dagoela Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta.

Espainiako herritartasuna ez duten izangaiek, bestalde, egiaztatu beharko dute ez dutela beren gain norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien diziplinazko zigorrik edo zigor penalik.

e) Medikuaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, oinarri hauek eta deialdiaren oinarri espezifikoek zehazten duten bezala, interesatuak egiaztatu beharko du ez duela gaixotasun edo akats fisikorik dagozkion eginkizunak betetzea galaraziko dionik.

Elbarriak diren izangaiek, gainera, eskatzen dituzten lanpostuetan aritzeko gaitasunik badutela adierazten duen agiria aurkeztu beharko dute, Administrazioaren Zerbitzu Medikoak emana.

9.1.2.– Oinarri honetako aurreko puntuen arabera ekarritako agiriek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dute. Fotokopiek, baliozkoak izateko, datu hauek izan beharko dituzte: data eta konpultsa egin duenaren izen-abizenak, NAN eta izenpe irakurgarria.

9.1.3.– Aurreko agiri guztiak aurkeztu ezina behar bezala arrazoitzen bada, izangaiak zuzenbidean onartzen den edozein frogabide erabili ahal izango du deialdiko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzeko.

9.2.– Agiriak aurkezteko lekua eta epea.

Hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hautatutakoek hogei (20) egun naturaleko epea izango dute aurreko agiri guztiak aurkezteko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan (Donostia kalea 1, 01010).

9.3.– Agiriren bat ez aurkeztea.

Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez dituztenak, edo agiriak aztertuta ikusten bada hirugarren oinarrian zehaztutako baldintzetako bat ez dutela betetzen, edo dagozkien eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko nahiz psikikorik ez dutela, ezin izango dira kontratatu. Era horretako kasuetan, bertan behera geratuko dira aurretik egindako urrats guztiak, eta horretaz gain, litekeena da erantzukizunik izatea beren gain eskabidean faltsukeria egiteagatik.

Horrelakoetan, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, aurreko lerroaldeko egoera hori dela-eta bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautatuko ditu epaimahaiak.

10.– Kontratazioa.

Behin agiriak aurkezteko epea amaitu ondoren, aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duten eta hautatuak suertatu diren izangaien zerrenda, Funtzio Publikoaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak horren berri izan dezan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzurako lan-kontratuak egin daitezen.

Izangaiek aipaturiko ebazpenean finkatzen den epearen barruan izenpetu beharko dute lan-kontratua. Epea luzatu ahal izango da izangaiaren eskariz, betiere horretarako arrazoirik badago.

Langileen beharrak zerbitzuaren plangintzara eta garapenera egokitzeko, administrazioak hautaketa-prozesua bukatu bezain laster kontratatu ahal izango ditu hautatuetako batzuk, eta gehienez ere 12 hilabetekoa izango den epean gainerakoak, eskainitako lanpostu guztiak bete arte.

11.– Probaldia.

Kontratuetan sei hilabeteko probaldia jarriko da.

11.1.– Probaldian gaitasun edo dimentsio hauek ebaluatuko zaizkie kontratatuei:

a) Langile teknikoei: Psikologo, gizarte-langile eta hezitzaileei.

Honako hauek transmititzea: Informazioa, enpatia, ikasteko jokabideak, ekimeneko jokabideak, gainbegiratzeko, zehaztasuneko eta kalitateko jokabideak, laneko erritmoa, lankidetzako jokabidek, eta azkenik, egokitzapeneko jokabideak.

b) Zuzendaritzako langileei: Koordinatzaileei.

Aurrekoez gain, plangintzarako eta aurreikuspenerako gaitasunak ebaluatuko dira, eta baita buruzagitzarako eta erabakiak hartzeko ere.

11.2.– Erabiliko den metodoak hainbat aldi hartzen ditu:

a) Neurri-dimentsioen informazioa eta hautagaiak ebaluatzeko irizpideak.

b) Zentroko arduradunek kontratatuei begiratzea eta jarraipena egitea, neurtu beharreko dimentsioetan.

c) Zentroko arduradunak eta zentroko zuzendaritza-taldeak aurkeztutako txostenak baloratzea epaimahaiak, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanez. Gutxienez 5 puntu lortu beharko dira eta gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenek ez dute probaldia gaindituko. Halakorik gertatzen bada, interesatuari hizpidea eman beharko zaio, bere interesak defenda ditzan.

Hautagaien batek gainditzen ez badu, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautatuko ditu epaimahaiak.

Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuak izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek galdu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionario izateko eskubide guztiak, deialdiaren ondoriozkoak direnak. Horrelakoetan, epaimahaiak hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, bete gabe geratu diren plaza beste izangai hautatuko ditu epaimahaiak.

11.3.– Hautaketa-prozesua gainditu ondoren, dagokien kategorietako lan-poltsetan gelditzen diren oposiziogileak kontratatu ahal izango dituzte, aldian aldian sortzen diren aldi baterako langileen beharrak betetzeko. Aldi baterako kontratazioa hiru hilabete edo gehiago iraungo dutela aurreikusten diren lanpostuak betetzeko baldin bada, zentroko zuzendaritzak probaldia ezarri ahal izango du kontratuan, eta probaldia gainditu egin beharko da lanpostua titularrak bete bitartean zerbitzuak ematen jarraitzeko.

12.– Deialdiaren aurka egitea.

Deialdia, bere oinarriak eta oinarriotatik zein epaimahaien jardunetatik datozen administrazio-egintza guztiak aurka ditzakete interesatuek, beti ere azaroaren 26ko 30/1992 Legeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak jasotako kasu eta moduetan.

II. ERANSKINA
PLAZAK:
HEZITZAILEA
KOORDINATZAILEA

1.– Plazaren ezaugarriak.

– Lan-baldintzak: EAEko lan-legepekoen lan-hitzarmena.

– Destinoa: Ibaiondo heziketa-zentroa, Zumarragan.

– Kokapena: Zumarragako erdi aldetik 2 km-ra dago heziketa-zentroa.

2.– Zertarako den eta eginkizunak.

Hezitzailea.

2.1.– Zertarako den: Hezkuntza-arreta espezializatua eskaintzeko, banaka eta taldeka, zuzenean ingresatuta dauden adingabekoei eta nerabeei. Behaketa, erakunde-analisi eta talde-dinamikako teknika aplikatzeko. Tutoretzaz eta aholkularitzaz arduratzeko adingabekoaren bizitzaren eremu guztietan, eta adingabekoa zentrora joaten dela, haren eskubideak errespetatzen direla eta bere eginbeharrak betetzen dituela ziurtatzeko.

2.2.– Eginkizunak.

– Heziketa-zentroan ingresatuta dauden nerabeen eta gazteen tutoretzaz arduratzea eta eguneroko bizitzaren programazioa egitea.

– Hezkuntza espezializatuko esku-hartzeak egitea banaka eta taldeka.

– Adingabekoaren ekintzak programatzea, gauzatzea eta ebaluatzea.

– Adingabekoen eskubideak errespetatzen direla eta eginbeharrak betetzen direla bermatzea.

Koordinatzailea.

2.3.– Zertarako den: Hezkuntza-taldearen programa pedagogikoak eta prestatzen diren banakako tratamendu-egitasmoak betetzen direla zaindu, sustatu eta zuzentzeko, bai eta zentroko zuzendaritzaren eta adingabeko bakoitzaren tratamendu-prozesuan esku hartzen duen hezkuntza-taldearen arteko eta zuzendaritzaren eta teknikarien arteko komunikazio-lana egitea. Era berean, jarraibideak emango dizkie hezitzaileei, eta jarraibide horiek zentroko zuzendaritzaren gidalerroen arabera betetzen direla ziurtatuko du.

2.4.– Eginkizunak.

– Hezkuntza-atalaren animazio-programak osatzea eta ebaluatzea.

– Hezkuntza-atalaren eguneroko bizitzarren segimendua egitea. Hezkuntza-taldearen bilerak prestatzea eta koordinatzea; hiruhilekoetako ordutegiak osatzea; taldeko kideen txandak, eginkizunak eta ekintzak kudeatzea.

– Nerabe edo gazte bakoitzarekin egiten den esku-hartzearen txostenak idaztea: hasierakoak, segimendukoak, gorabeheretakoak, apartekoak eta amaierakoak.

– Elkarbizitzaren asaldura larriren bat gertatzen bada, zuhurtziako neurriak hartzea.

– Zentroko zuzendariak edo hezkuntza-zuzendariak bere eginkizunen inguruan egozten dizkion langaiak edo egitekoak gauzatzea.

– Lokalizazioko zaintza-zerbitzua egitea eta prestutasuna, lan-ordutegiaz kanpo zentroaren arduraduna izango denez.

3.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.

3.1.– Titulazioa: Magisteritzako diplomatura, Gizarte Hezkuntzako diplomatura, Gizarte Laneko/Gizarte Laguntzeko diplomatura, Psikologiako lizentziatua, Eskola Elkarteen Nazioarteko Federazioa/Hezkuntza Zientzien edo Pedagogiaren Atala, Psikopedagogiako lizentziatua, Gizarte Hezitzailetarako habilitaziodun lizentziatua, Gizarte Hezitzailetarako unibertsitate-diplomatua.

4.– Euskara.

– Hezitzailea: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

– Koordinatzailea: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

5.– Hautaketa-prozedura.

5.1.– Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizioa izango da.

5.2.– Oposizio-aldia.

Oposizio-aldian, hezitzaileentzako zein koordinatzaileentzako plazetan, bi kategorietarako berdinak izango diren bina ariketa egin beharko dira, biak derrigorrezkoak eta baztertze-indarrekoak.

Koordinatzaileen plazetarako izangaiek, aurreko paragrafoan aipatzen diren bi proba horietaz gain, bazter-indarreko ariketa praktiko espezifiko bat eta epaimahaiarekiko elkarrizketa bat gainditu beharko dituzte.

5.2.1.– Hezitzaileen eta koordinatzaileen plazak.

Lehenengo ariketan, aukera anitzeko galdera itxien sorta bati erantzun beharko zaio. Ariketa honen bidez, eranskin honetako 1. eta 2. puntuetan ageri den gai-zerrendan bildutako ezagutzak ebaluatuko dira.

Bigarren ariketan, berriz, bi kasu praktiko egin behar dira. Kasu horiek epaimahaiak erabakiko ditu, eta eranskin honetan 1. eta 2. puntuan ageri den gai-zerrendari lotuta egongo dira.

5.2.2.– Koordinatzaileen plazetarako proba espezifikoa

Hirugarren ariketan, berriz, bi kasu praktiko egin beharko dira. Kasu horiek epaimahaiak erabakiko ditu, eta eranskin honetan 3. puntuan ageri den gai-zerrendari lotuta egongo dira.

Laugarren ariketa, azkenik, elkarrizketa bat izango da, lanpostuaren alderdi kritikoak balioesteko.

5.3.– Lehiaketa-aldia.

Lehiaketan, aztertu eta balioetsiko dira izangaiek adierazi eta egiaztatutako merezimenduak. Aldi honetan, deialdiko baremo espezifikoen araberako puntuak emango zaizkio izangai bakoitzari.

Oposizio-aldia gainditu dutenen merezimenduak baino ez dira baloratuko. Merezimenduak aurkezteko epearen barruan behar bezala adierazi eta egiaztatu ez diren merezimenduak ezin izango dira inola ere balioetsi. Lehiaketa-aldia ez da baztertze-indarrekoa izango, eta aldi honetan lortutako puntuazioak ezin izango dira kontuan hartu oposizio-aldiko probak gainditzeko.

Aurkezten diren merezimenduak edukitzeko erreferentziako eguna eskabideak aurkezteko epearen amaiera izango da. Hala ere, hizkuntzen merezimenduen kasuan hizkuntza-azterketa idatziaren egunera arte kontatuko dira. Hortaz, jakite-mailaren egiaztagiriak lehendik dituztenek azterketa horren egunera arte aurkeztu ahal izango dituzte agiriok.

5.3.1.– Euskara-proba.

Proba honetan, euskararen jakite-maila neurtuko da, eta, horretarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egin beharko dira.

Hizkuntza-eskakizun hori gaindituta dutenek, euskarako ariketa idatzia egingo den eguna baino lehenago, dagokien egiaztagiria aurkeztu beharko dute laugarren oinarrian ezartzen diren egoitzetan.

5.3.2- Beste hizkuntza batzuen probak.

Hizkuntza-proban, hizkuntzaren jakite-maila neurtuko duen proba bat egingo zaio. Hizkuntzaren jakite-maila egiaztatzen duen agiri ofizialen bat dutenek, ariketa idatzia egingo den eguna baino lehenago, laugarren oinarrian dauden Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzetan aurkeztu beharko du egiaztagiri hori.

5.4.– Hautaprobak hastea eta garatzea.

Ariketak egiteko tokia, eguna eta ordua, berriz, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira.

Oposizio-aldiko ariketetarako, deialdi bakarra egingo zaie izangaiei. Izangai bakoitzak, nork bere burua identifikatzeko, nortasun-agiria, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko du probetara.

Epaimahaiek denbora eta ariketak egiteko baliabideak egokituko dizkiete egokitzapenik behar eta eskabidean hala eskatu duten izangaiei. Izan ere, horrela, aukera-berdintasunean arituko dira gainerako parte-hartzaileekin, betiere hori eginda ez baldin bada probaren edukia desitxuratzen eta eskatutako gaitasun-maila jaisten edo kaltetzen ez bada.

5.5.– Hautaketa-prozesuaren neurketa.

5.5.1. Oposizio-aldia.

5.5.1.1.– Hezitzaileentzako eta koordinatzaileentzako kalifikazio berdina.

Lehenengo ariketa zero (0) puntutik hamar (50) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez bost (25) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira.

Bigarren ariketa zero (0) puntutik hamar (50) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez bost (25) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira.

5.5.1.2.– Koordinatzaileentzako kalifikazio espezifikoa.

Hirugarren ariketa zero (0) puntutik hamabost (15) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez zortzi (8) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira.

Laugarren ariketa, elkarrizketarena, zero (0) eta hamabost (15) puntu bitartean zenbatuko dugu.

5.5.2- Lehiaketa-aldia.

Lehiaketa-aldiko kalifikazioa lortzeko, batu egin beharko dira merezimenduetako puntu guztiak, betiere baremo honen arabera emandakoak:

A) Lanbide-esperientzia, 23 punturaino, gehienez.

A.1.– Adingabekoen epaitegiek ezarritako neurri judizialak betetzeko heziketa-zentro batean ikasgela edo tailer bateko hezitzaile, koordinatzaile, teknikari edo maisu/maistra gisa edo zuzendaritzako kargudun gisa lortutako esperientzia 0,4 punturekin balioetsiko da, lan egindako hileko.

A.2.– Adingabekoen epaitegietara atxikitako talde teknikoetan/psikosozialetan hezitzaile modura metaturiko esperientzia 0,3 balioetsiko dugu hilabeteko.

A.3.– Adingabekoen babes-zentroetan, komunitate terapeutikoetan, eguneko zentroetan, helduentzako egoitza-zerbitzuetan edo neurri judizialak gune irekietan betearazteko programetan ikasgela edo tailer bateko hezitzaile, koordinatzaile, teknikari edo maisu/maistra gisa edo zuzendaritzako kargudun gisa metaturiko esperientzia 0,2 punturekin balioetsiko da, lan egindako hileko.

B) Titulazio akademikoak eta prestakuntza-ikastaroak.

Ez da balioetsiko, merezimendu gisa, dagokion plazara sartu ahal izateko adierazitako titulazio akademikoa; bai, ordea, gainerako guztiak, baldin eta lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusia badute. Beste titulazio horiek balioesteko, gaiak lanpostuaren eginkizunekin duen lotura-maila neurtuko da. Atal honetan, gehienez ere, 12 puntu lor daitezke, betiere banaketa honen arabera:

– Ikasketa-tituluak: Titulazio akademikoak: Psikologiako, Pedagogiako edo Psikopedagogiako lizentziatuaren titulazioak: gehienez ere 8 puntu, titulu bakoitzeko.

– Unibertsitateko goi-mailako bestelako titulazio ofizialak: titulu bakoitzeko, gehienez ere, 4 puntu.

– Unibertsitateko erdi-mailako bestelako titulazio ofizialak: Gizarte-Hezkuntzako diplomatua, Gizarte-Laneko diplomatua, OHOko Irakasletzako diplomatua, Lanaren bidezko Terapiako diplomatua: gehienez ere 8 puntu, titulu bakoitzeko.

– Gizarte-Integrazioko Goi-Mailako Teknikariaren unibertsitatez kanpoko goi-mailako titulazioa: Horren arabera, 4 puntu emango dira, gehienez jota.

– 101 eta 200 ordu bitarteko ikastaroak, arlo espezifiko honi buruzkoak (adingabeko arau-hausleak edo nerabe edo gazteentzako egoitza-zentroetako lana), zentro ofizialek edo unibertsitateek emanak. titulu bakoitzeko, gehienez ere, 3 puntu. Ikastaroak erakunde ez-ofizialek emanak badira, berriz, gehienez ere 1,5 puntu emango dira, ikastaro bakoitzeko.

– 201 ordutik gorako ikastaroak, arlo espezifiko honi buruzkoak: adingabeko arau-hausleak edo nerabe edo gazteentzako egoitza-zentroetako lana, zentro ofizialek edo unibertsitateek emanak: titulu bakoitzeko, gehienez ere, 6 puntu. Ikastaroak erakunde ez-ofizialek emanak badira, berriz, gehienez ere 3 puntu emango dira, ikastaro bakoitzeko.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eduki beharko dituzte arestian aipatu diren tituluak. Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

C) Hizkuntzak: Gehienez ere, hamar (10) puntu emango dira, betiere baremo honen arabera:

C.1.– Frantsesa eta/edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. ikasturteko maila, edo berebereko edo arabeko erdi-maila: hizkuntza bakoitzeko lau (4) puntu gehienez ere.

Deialdi honi dagokionez, honako hau da arabieraren edo bereberearen jakite-maila ertaina: izangaiak, proba batean, ulermen eta mintzamen ertaina, eta irakurmen eta idazmen txikia egiaztatzen dituenean.

C.2.– Frantsesa eta/edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. ikasturtearen maila, edo berebereko edo arabeko goi-maila: hizkuntza bakoitzeko sei (6) puntu gehienez ere.

Deialdi honi dagokionez, honako hau da arabieraren edo bereberearen jakite-maila ertaina: izangaiak, proba batean, ulermen eta mintzamen handia, eta irakurmen eta idazmen ertaina egiaztatzen dituenean.

Kasu honetan, maila handia honako hau da: komunikazio-gaitasun nahikoa, hizkuntzaren erabilera arruntaren eta beraren lan-arloari dagozkion erabileren inguruan. Maila ertainak, berriz, komunikazio-gaitasun oinarrizkoagoa esan nahi du, hizkuntzaren erabilera arruntari buruz.

Arabieraren edo bereberearen jakite-maila zehazteko, horretarako ezartzen den proban parte hartu beharko dute izangaiek. Hizkuntza Eskola Ofizialak izendatutako aholkularien edo arabieran edo bereberean adituak diren beste irakasle batzuen laguntza jaso ahal izango du epaimahaiak.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik behera, ez ditugu ez frantsesa ez ingelesa balioetsiko, inola ere ez. Frantseseko edo ingeleseko dena delako ariketa egin behar duten egunerako honako agiri hauetakoren bat aurkezten duten hautagaiek ez dituzte proba horiek egin beharko:

a) Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria.

b) Frantseserako: Filologia Frantseseko lizentziatua, Hautes Études Françaises eta Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF) tituluak, azkeneko biak Alliance Française-renak.

c) Ingeleserako: Filologia Ingeleseko lizentziatura, Certificate of Proficiency in English (Cambridgeko Unibertsitatekoa), Passed Grade Twelve (Trinity Collegekoa) eta Higher Level (Oxfordeko Unibertsitatekoa).

b) paragrafoan aipatzen diren tituluetako baten jabe diren izangaiei, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. mailako hizkuntzaren jakite-mailari dagozkion puntuak emango zaizkio.

5.5.3.– Euskara.

Hizkuntza-eskakizunak honako baremo honen arabera balioetsiko dira:

– 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 15.

– 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 22.

GAI-ZERRENDA

1.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Adingabekoen Zigor Erantzukizunari buruzko 5/2000 Lege Organikoa eta legearen aldaketak: 7/2000 Legea, 9/2000 Legea eta 15/2003 Legea.

2.– 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoari buruzkoa.

3.– 4/2000 Lege Organikoa, 8/2000 Legea eta 14/2003 Legea, 864/2001 Errege-Dekretua (erregelamendua).

4.– Nazioarteko arauak:

a) Haurren Eskubideen Konbentzioa (1989).

b) Nazio Batuen Beijing (Pekin) arauak.

c) Gazte-delinkuentziari aurre hartzeko Riadeko gidalerroak.

d) Europako Kontseiluaren Ministro-Batzordearen 87. gomendioa (87-09-17).

5.– 44/2002 Dekretua, otsailaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratuko langileen 2001. urterako hitzarmen kolektiboa. Hitzarmen horren aldaketa, 2004ko urtarrilaren 29an izenpetua.

7.– Adingabekoen justizia: Adingabekoen epaitegiak eta fiskaltzak, teknikari-taldeak, erreformarako erakunde publikoa eta adingabekoen abokatuak.

8.– Gazteentzako justizia Euskal Autonomia Erkidegoan. Neurriak betearazteko plana, 2004-2007.

9.– Gazteen Justiziarako Zerbitzuko txostena. 2003 urtekoa.

10.– Ikastetxearen Heziketa Proiektua: oinarrizko edukiak.

2.– GAI BEREZIAK: HEZITZAILEAK

ETA KOORDINATZAILEAK

1.– utore-lana eta ikastetxea: helburuak, metodologia eta jarduerak.

2.– Kultura arteko heziketa: helburuak, metodologia eta jarduerak.

3.– internatze-neurriak: araubideak eta heziketarako aukerak.

4.– Banakako hezkuntza-egitasmoa: helburua, esparruak, ebaluaketa.

5.– Lehen sorospenen teknikak.

6.– Legezko eta legez kanpoko drogak: kontsumoak arazoak dakartzanean eta gehigizkoa denean.

7.– Hezitzailearen papera gazte-justiziako zentroetan.

3.– GAI BEREZIAK: KOORDINATZAILEA

1.– Taldeen koordinazioa: xedea, helburuak, teknikak, mugak, ebaluazioa.

2.– Hezkuntza eta mugapeko egoerak: hezkuntza eta kontrola.

3.– Badaezpadako internatzeak: aukerak eta mugak.

4.– Gatazkak konpontzeko, herstura kontrolatzeko eta oldarkortasuna kontrolatzeko programak eta teknikak.

5.– Internaturiko adingabeko batzuekin heziketa-talde bat antolatzea: jarduteko esparrua, eguneroko bizimoduaren antolaketa, zentroko araubidea eta abar.

6.– Koordinatzailearen papera gazte-justiziako zentro batean.

EPAIMAHAIAREN OSAERA

5.1.– Osaera:

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua:

Titularra: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, edo ordezkoa: Mikel Marañón Calleja.

Ordezkoa: Teresa Amezketa Alegría.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: Francisco López Cabello.

Ordezkoa: Mª Jesús Aurrekoetxea Zubiaur.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: José Luis de la Cuesta Arzamendi.

Ordezkoa: César San Juan Guillén.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: Fernando Álvarez Ramos.

Ordezkoa: María P. Hidalgo Borbujo.

Bokala: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

Titularra: Imanol Urigüen Garaizabal.

Ordezkoa: Alexander Rodríguez López.

Bokala: langileen ordezkari bat.

Titularra: Alejandro Gostín Sainz.

Ordezkoa: Matxalen Otazua Butrón.

Idazkaria: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: José Luis Aramendia Cordón.

Ordezkoa: Begoña Otazua Butrón.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari epaimahaietan dagokion ordezkaritzaren aurka joan gabe, erakunde horretako ordezkari batek parte hartuko du hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak prestatzen eta ebaluatzen; horretan baino ez.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.

III. ERANSKINA
PLAZAK: PSIKOLOGOAK

1.– Plazaren ezaugarriak.

– Lan-baldintzak: EAEko lan-legepekoen lan-hitzarmena.

– Destinoa: Ibaiondo heziketa-zentroa, Zumarragan.

– Kokapena: Zumarragako erdi aldetik 2 km-ra dago heziketa-zentroa.

2.– Zertarako den eta eginkizunak.

2.1.– Zertarako den: Asaldura eta arazo psikologikoak dituen adingabekoaren balioespena, diagnostikoa, segimendua eta, beharrezkoa bada, tratamendua. Era berean, adingabekoen ebaluazio eta segimenduko lanean laguntzea.

2.2.– Eginkizunak.

– Maila psikologikoko balioespen, diagnostiko, segimendu eta tratamenduko lan espezifikoa egitea.

– Adingabekoen lanbide- eta eskola-orientazioan laguntzea.

– Behar diren diagnostiko-proba guztiak egitea.

– Adingabekoen ebaluazio eta segimenduko lanean eta banakako heziketa-proiektuen orientazio orokorrean laguntzea.

– Gaitasun psikosozialeko tailerrak planifikatzea eta, hezitzaileekin batera, tailer horiek gauzatzea.

– Asaldura edo arazo psikologikoak dauzkaten edo substantzia tokikoekiko mendekotasuna duten adingabekoekin harremana edukitzea eta haiekin egiten diren esku-hartzeetan laguntzea.

– Beren esku-hartze eremuari buruzko txostenak egitea.

– Heziketa-arduradunak beren eginkizunen inguruan egozten dizkion langaiak eta egitekoak gauzatzea.

– Lokalizazioko zaintza-zerbitzua egitea eta prestutasuna, lan-ordutegiaz kanpo zentroaren arduraduna izango denez.

3.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.

Titulazioa: Psikologiako lizentziatua.

4.– Euskara.

4. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

5.– Hautaketa-prozedura.

5.1.– Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizioa izango da.

5.2.– Oposizio-aldia.

Oposizio-aldian bi ariketa egin beharko dira, biak derrigorrezkoak eta baztertze-indarrekoak.

Lehenengo ariketan, aukera anitzeko galdera itxien sorta bati erantzun beharko zaio. Ariketa honen bidez, eranskin honetako 1. eta 2. puntuetan ageri den gai-zerrendan bildutako ezagutzak ebaluatuko dira.

Bigarren ariketan, berriz, bi kasu praktiko egin behar dira. Kasu horiek epaimahaiak erabakiko ditu, eta eranskin honetan 1. eta 2. puntuan ageri den gai-zerrendari lotuta egongo dira.

5.3.– Lehiaketa-aldia.

Lehiaketan, aztertu eta balioetsiko dira izangaiek adierazi eta egiaztatutako merezimenduak. Aldi honetan, deialdiko baremo espezifikoaren araberako puntuak emango zaizkio izangai bakoitzari.

Oposizio-aldia gainditu dutenen merezimenduak baino ez dira baloratuko. Merezimenduak aurkezteko epearen barruan behar bezala adierazi eta egiaztatu ez diren merezimenduak ezin izango dira inola ere balioetsi. Lehiaketa-aldia ez da baztertze-indarrekoa izango, eta aldi honetan lortutako puntuazioak ezin izango dira kontuan hartu oposizio-aldiko probak gainditzeko.

Aurkezten diren merezimenduak edukitzeko erreferentziako eguna eskabideak aurkezteko epearen amaiera izango da. Hala ere, hizkuntzen merezimenduen kasuan hizkuntza-azterketa idatziaren egunera arte kontatuko dira. Hortaz, jakite-mailaren egiaztagiriak lehendik dituztenek azterketa horren egunera arte aurkeztu ahal izango dituzte agiriok.

5.3.1.– Euskarako proba.

Proba honetan, euskararen jakite-maila neurtuko da, eta, horretarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egin beharko dira.

Hizkuntza-eskakizun hori gaindituta dutenek, euskarako ariketa idatzia egingo den eguna baino lehenago, dagokien egiaztagiria aurkeztu beharko dute laugarren oinarrian ezartzen diren egoitzetan.

5.3.2- Beste hizkuntza batzuen probak.

Hizkuntza-proban, hizkuntzaren proba idatzi bat eta proba ahozko bat egingo zaizkio. Hizkuntzaren jakite-maila egiaztatzen duen agiri ofizialen bat dutenek, ariketa idatzia egingo den eguna baino lehenago, laugarren oinarrian dauden Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzetan aurkeztu beharko du egiaztagiri hori.

5.4.– Hautaprobak hastea eta garatzea.

Ariketak egiteko tokia, eguna eta ordua, berriz, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira.

Oposizio-aldiko ariketetarako, deialdi bakarra egingo zaie izangaiei. Izangai bakoitzak, nork bere burua identifikatzeko, nortasun-agiria, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko du probetara.

Epaimahaiek denbora eta ariketak egiteko baliabideak egokituko dizkiete egokitzapenik behar eta eskabidean hala eskatu duten izangaiei. Izan ere, horrela, aukera-berdintasunean arituko dira gainerako parte-hartzaileekin, betiere hori eginda ez baldin bada probaren edukia desitxuratzen eta eskatutako gaitasun-maila jaisten edo kaltetzen ez bada.

5.5.– Hautaketa-prozesuaren neurketa.

5.5.1.– Oposizio-aldia.

Lehenengo ariketa zero (0) puntutik hamar (50) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez bost (25) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira.

Bigarren ariketa zero (0) puntutik hamar (50) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez bost (25) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira.

5.5.2- Lehiaketa-aldia.

Lehiaketa-aldiko kalifikazioa zehazteko, merezimenduetako puntu guztiak batu beharko dira. Baremo honen arabera emango ditugu puntu horiek:

A) Lanbide-esperientzia, 23 punturaino, gehienez.

A.1.– Adingabekoen epaitegiek ezarritako neurri judizialak betetzeko heziketa-zentro batean psikologo edo zuzendaritzako kargudun gisa lortutako esperientzia. 0,4 puntu, lanean emandako hilabete bakoitzeko.

A.2.– Adingabekoen epaitegietara atxikitako talde teknikoetan/psikosozialetan psikologo modura metaturiko esperientzia 0,3 balioetsiko dugu hilabeteko.

A.3.– Adingabekoen babes-zentroetan, komunitate terapeutikoetan, eguneko zentroetan, helduentzako egoitza-zerbitzuetan lanean emandako hilabete bakoitzeko, 0,2 puntu.

B) Titulazio akademikoak eta prestakuntza-ikastaroak. Ez da balioetsiko, merezimendu gisa, dagokion plazara sartu ahal izateko adierazitako titulazio akademikoa; bai, ordea, gainerako guztiak, baldin eta lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusia badute. Beste titulazio horiek balioesteko, gaiak lanpostuaren eginkizunekin duen lotura-maila neurtuko da.

Atal honetan, gehienez ere, 12 puntu lor daitezke, betiere banaketa honen arabera:

– Ikasketa-tituluak: Pedagogía eta/edo Psikopedagogíako titulazioa 8 puntu, gehienez ere, titulu bakoitzeko.

– Unibertsitateko goi-mailako bestelako titulazio ofizialak: titulu bakoitzeko, gehienez ere, 4 puntu.

– Unibertsitateko erdi-mailako bestelako titulazio ofizialak: Gizarte-Hezkuntzako diplomatua, Gizarte-Laneko diplomatua, OHOko Irakasletzako diplomatua, Lanaren bidezko Terapiako diplomatua: gehienez ere 8 puntu, titulu bakoitzeko.

– Gizarte-Integrazioko Goi-Mailako Teknikariaren unibertsitatez kanpoko goi-mailako titulazioa: Horren arabera, 4 puntu emango dira, gehienez jota.

– 101 eta 200 ordu bitarteko ikastaroak, arlo espezifiko honi buruzkoak (adingabeko arau-hausleak edo nerabe edo gazteentzako egoitza-zentroetako lana), zentro ofizialek edo unibertsitateek emanak. titulu bakoitzeko, gehienez ere, 3 puntu. Ikastaroak erakunde ez-ofizialek emanak badira, berriz, gehienez ere 1,5 puntu emango dira, ikastaro bakoitzeko.

– 201 ordutik gorako ikastaroak, arlo espezifiko honi buruzkoak (adingabeko arau-hausleak edo nerabe edo gazteentzako egoitza-zentroetako lana), zentro ofizialek edo unibertsitateek emanak: titulu bakoitzeko, gehienez ere, 6 puntu. Ikastaroak erakunde ez-ofizialek emanak badira, berriz, gehienez ere 3 puntu emango dira, ikastaro bakoitzeko.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eduki beharko dituzte arestian aipatu diren tituluak. Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

C) Hizkuntzak: Gehienez ere, hamar (10) puntu emango dira, betiere baremo honen arabera:

C.1.– Frantsesa eta/edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. ikasturteko maila, edo berebereko edo arabeko erdi-maila: hizkuntza bakoitzeko lau (4) puntu gehienez ere.

Deialdi honi dagokionez, honako hau da arabieraren edo bereberearen jakite-maila ertaina: izangaiak, proba batean, ulermen eta mintzamen ertaina, eta irakurmen eta idazmen txikia egiaztatzen dituenean.

C.2.– Frantsesa eta/edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. ikasturtearen maila, edo berebereko edo arabeko goi-maila: hizkuntza bakoitzeko sei (6) puntu gehienez ere.

Deialdi honi dagokionez, honako hau da arabieraren edo bereberearen jakite-maila ertaina: izangaiak, proba batean, ulermen eta mintzamen handia, eta irakurmen eta idazmen ertaina egiaztatzen dituenean.

Kasu honetan, maila handia honako hau da: komunikazio-gaitasun nahikoa, hizkuntzaren erabilera arruntaren eta beraren lan-arloari dagozkion erabileren inguruan. Maila ertainak, berriz, komunikazio-gaitasun oinarrizkoagoa esan nahi du, hizkuntzaren erabilera arruntari buruz.

Arabieraren edo bereberearen jakite-maila zehazteko, horretarako ezartzen den proban parte hartu beharko dute izangaiek. Hizkuntza Eskola Ofizialak izendatutako aholkularien edo arabieran edo bereberean adituak diren beste irakasle batzuen laguntza jaso ahal izango du epaimahaiak.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik behera, ez ditugu ez frantsesa ez ingelesa balioetsiko, inola ere ez. Frantseseko edo ingeleseko dena delako ariketa egin behar duten egunerako honako agiri hauetakoren bat aurkezten duten hautagaiek ez dituzte proba horiek egin beharko:

a) Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria.

b) Frantseserako: Filologia Frantseseko lizentziatua, Hautes Études Françaises eta Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF) tituluak, azkeneko biak Alliance Française-renak.

c) Ingeleserako: Filologia Ingeleseko lizentziatura, Certificate of Proficiency in English (Cambridgeko Unibertsitatekoa), Passed Grade Twelve (Trinity Collegekoa) eta Higher Level (Oxfordeko Unibertsitatekoa).

b) paragrafoan aipatzen diren tituluetako baten jabe diren izangaiei, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. mailako hizkuntzaren jakite-mailari dagozkion puntuak emango zaizkio.

5.5.3.– Euskara: Hizkuntza-eskakizunak honako baremo honen arabera balioetsiko dira:

2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 10.

3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 15.

4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 22.

GAI-ZERRENDA

1.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Adingabekoen Zigor Erantzukizunari buruzko 5/2000 Lege Organikoa eta legearen aldaketak: 7/2000 Legea, 9/2000 Legea eta 15/2003 Legea.

2.– 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoari buruzkoa.

3.– 4/2000 Lege Organikoa, 8/2000 Legea eta 14/2003 Legea, 864/2001 Errege-Dekretua (erregelamendua).

4.-Nazioarteko arauak:

a) Haurren Eskubideen Konbentzioa (1989).

b) Nazio Batuen Beijing (Pekin) arauak.

c) Gazte-delinkuentziari aurre hartzeko Riadeko gidalerroak

d) Europako Kontseiluaren Ministro-Batzordearen 87. gomendioa (87-09-17).

5.– 44/2002 Dekretua, otsailaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratuko langileen 2001. urterako hitzarmen kolektiboa. Hitzarmen horren aldaketa, 2004ko urtarrilaren 29an izenpetua.

7.– Adingabekoen justizia: Adingabekoen epaitegiak eta fiskaltzak, teknikari-taldeak, erreformarako erakunde publikoa eta adingabekoen abokatuak.

8.– Gazteentzako justizia Euskal Autonomia Erkidegoan. Neurriak betearazteko plana, 2004-2007.

9.– Gazteen Justiziarako Zerbitzuko txostena, 2003 urtekoa.

10.– Ikastetxearen Heziketa Proiektua: oinarrizko edukiak.

2.– GAI-ZERRENDA ESPEZIFIKOA: PSIKOLOGOA

1.– Legezko eta legez kanpoko drogak: gehiegizko kontsumoak, tratamendurako programak eta abar.

2.– Internatze terapeutikoa: baldintzak, programak, adimen-osasunarekiko koordinazioa, etab.

3.– Nerabearen eta gaztearen psikologia ebolutiboa: nerabeak eta gazteak gatazka artean.

4.– Diagnostiko psikologikoko teknikak eta prozedurak nerabeekin eta gazteekin.

5.– Gatazkak konpontzeko, herstura kontrolatzeko eta oldarkortasuna kontrolatzeko programak eta teknikak.

6.– Trebetasun sozialak, sormenezko pentsaera eta pentsaera morala garatzeko programak eta teknikak.

7.– Talde-lana: taldeko gatazkak konpontzea, errearen sindromeari aurre hartzea, taldeko giroa hobetzea, etab.

8.– Psikologoaren papera gazte-justiziako zentroetan.

9.– Arazo askoko familientzako esku-hartze terapeutikoa: esku hartzeko ereduak.

EPAIMAHAIAREN OSAERA

5.1.– Osaera:

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua:

Titularra: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, edo ordezkoa: Teresa Amezketa Alegría.

Ordezkoa: Montserrat Rejado Corcuera.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: Francisco López Cabello.

Ordezkoa: Nieves Corcuera Bilbao.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: José Luis de la Cuesta Arzamendi.

Ordezkoa: Cesar San Juan Guillén.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: Serafín Martín Corral.

Ordezkoa: María P. Hidalgo Borbujo.

Bokala: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

Titularra: Imanol Urigüen Garaizabal.

Ordezkoa: Alexander Rodríguez López.

Bokala: langileen ordezkari bat.

Titularra: Carmen Guijarro Santamaría.

Ordezkoa: Iñaki Piqueres Calvo.

Idazkaria: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: José Luis Aramendia Cordón.

Ordezkoa: Begoña Otazua Butrón.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari epaimahaietan dagokion ordezkaritzaren aurka joan gabe, erakunde horretako ordezkari batek parte hartuko du hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak prestatzen eta ebaluatzen; horretan baino ez.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.

IV. ERANSKINA
PLAZAK: GIZARTE-GAIETAKO LANGILEA

1.– Plazaren ezaugarriak.

– Lan-baldintzak: EAEko lan-legepekoen lan-hitzarmena.

– Destinoa: Ibaiondo heziketa-zentroa, Zumarragan.

– Kokapena: Zumarragako erdi aldetik 2 km-ra dago heziketa-zentroa.

2.– Zertarako den eta eginkizunak.

2.1.– Zertarako den: Heziketa-zentroa eta adingabekoaren familia, gizarte-ingurunea eta laneko ingurunea lotzeko lanak egiteko. Adingabekoaren familiaren, giroaren eta prestakuntzaren nahiz lan-arloaren jarraipena egiteko, gizartean ondo txerta dadin.

2.2.– Eginkizunak.

– Heziketa-zentrora bilduta dagoen pertsona bakoitzaren gizarte-diagnosia egitea eta eguneratzea.

– Heziketa-zentroan dauden nerabe eta gazteen eta haien familien beharrei erantzutea.

– Gizarte- eta familia-arloko txostenak egitea.

– Nerabeei, gazteei eta haien familiei inguruko baliabide normaletara iristen laguntzea.

– Zentroan daudenen banakako heziketa-programa eta banakako integrazio-programa egiten parte hartzea.

– Erkidegoko baliabideekin, gizarte-zerbitzuekin eta beste instantzia batzuekin harremanak, elkarrizketak, jarraipenak eta halakoak egitea, kasuren batean beste profesionalen beharrik badago ere, edo jarraipena egiteko.

3.– Deialdian parte hartzeko baldintzak:

Titulazioa: Gizarte Laneko/Gizarte Laguntzako Diplomatura.

4.– Euskera.

3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

5.– Hautaketa-prozedura.

5.1.– Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizioa izango da.

5.2.– Oposizio-aldia.

Oposizio-aldian bi ariketa egin beharko dira, biak derrigorrezkoak eta baztertze-indarrekoak.

Lehenengo ariketan, aukera anitzeko galdera itxien sorta bati erantzun beharko zaio. Ariketa honen bidez, eranskin honetako 1. eta 2. puntuetan ageri den gai-zerrendan bildutako ezagutzak ebaluatuko dira.

Bigarren ariketan, berriz, bi kasu praktiko egin behar dira. Kasu horiek epaimahaiak erabakiko ditu, eta eranskin honetan 1. eta 2. puntuan ageri den gai-zerrendari lotuta egongo dira.

5.3.– Lehiaketa-aldia.

Lehiaketan, aztertu eta balioetsiko dira izangaiek adierazi eta egiaztatutako merezimenduak. Aldi honetan, deialdiko baremo espezifikoaren araberako puntuak emango zaizkio izangai bakoitzari.

Oposizio-aldia gainditu dutenen merezimenduak baino ez dira baloratuko. Merezimenduak aurkezteko epearen barruan behar bezala adierazi eta egiaztatu ez diren merezimenduak ezin izango dira inola ere balioetsi. Lehiaketa-aldia ez da baztertze-indarrekoa izango, eta aldi honetan lortutako puntuazioak ezin izango dira kontuan hartu oposizio-aldiko probak gainditzeko.

Aurkezten diren merezimenduak edukitzeko erreferentziako eguna eskabideak aurkezteko epearen amaiera izango da. Hala ere, hizkuntzen merezimenduen kasuan hizkuntza-azterketa idatziaren egunera arte kontatuko dira. Hortaz, jakite-mailaren egiaztagiriak lehendik dituztenek azterketa horren egunera arte aurkeztu ahal izango dituzte agiriok.

5.3.1.– Euskara-proba.

Proba honetan, euskararen jakite-maila neurtuko da, eta, horretarako, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egin beharko dira.

Hizkuntza-eskakizun hori gaindituta dutenek, euskarako ariketa idatzia egingo den eguna baino lehenago, dagokien egiaztagiria aurkeztu beharko dute laugarren oinarrian ezartzen diren egoitzetan.

5.3.2.– Hizkuntza-probak.

Hizkuntzako ezaguerak neurtzeko proba bat egitea izango da hizkuntza-proba. Hizkuntza badakizula egiaztatzeko agiri ofizialen bat baduzu, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egoitzetan aurkeztu beharko duzu (4. oinarrian duzu zehazturik zeinetan), idatzizko ariketa egiteko egunera arte.

5.4.– Hautaprobak hastea eta garatzea.

Ariketak egiteko tokia, eguna eta ordua, berriz, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira.

Oposizio-aldiko ariketetarako, deialdi bakarra egingo zaie izangaiei. Izangai bakoitzak, nork bere burua identifikatzeko, nortasun-agiria, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko du probetara.

Epaimahaiek denbora eta ariketak egiteko baliabideak egokituko dizkiete egokitzapenik behar eta eskabidean hala eskatu duten izangaiei. Izan ere, horrela, aukera-berdintasunean arituko dira gainerako parte-hartzaileekin, betiere hori eginda ez baldin bada probaren edukia desitxuratzen eta eskatutako gaitasun-maila jaisten edo kaltetzen ez bada.

5.5.– Hautaketa-prozesuaren neurketa.

5.5.1.– Oposizio-aldia.

Lehenengo ariketa zero (0) puntutik hamar (50) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez bost (25) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira.

Bigarren ariketa zero (0) puntutik hamar (50) puntura bitartean kalifikatuko da, eta gutxienez bost (25) puntu lortzen ez dutenak bazter geratuko dira.

5.5.2.– Lehiaketa-aldia.

Lehiaketa-aldiko kalifikazioa zehazteko, merezimenduetako puntu guztiak batu beharko dira. Baremo honen arabera emango ditugu puntu horiek:

A) Gizarte-langile modura metaturiko esperientzia, 23 punturaino, gehienez.

A.1.– Adingabekoen epaitegiek ezarritako neurri judizialak betetzeko heziketa-zentro batean gizarte-langile gisa lortutako esperientzia. 0,4 puntu, lanean emandako hilabete bakoitzeko.

A.2.– Adingabeen epaitegietara atxikitako talde tekniko/psikosozial batean gizarte-langile modura metaturiko esperientzia. 0,3 puntu, lanean emandako hilabete bakoitzeko.

A.3.– Adingabekoen babes-zentroetan, komunitate terapeutikoetan, eguneko zentroetan, helduentzako egoitza-zerbitzuetan gizarte-langile modura lanean emandako hilabete bakoitzeko, 0,2 puntu.

B) Ikasketa-tituluak eta prestakuntza-ikastaroak: gehienez ere 12 puntu. Ez da balioetsiko, merezimendu gisa, dagokion plazara sartu ahal izateko adierazitako titulazio akademikoa; bai, ordea, gainerako guztiak, baldin eta lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusia badute. Beste titulazio horiek balioesteko, gaiak lanpostuaren eginkizunekin duen lotura-maila neurtuko da. Honela egingo dugu balioespena:

– Ikasketa-tituluak: Psikologia, pedagogia eta/edo psikopedagogiako lizentziatura: 8 puntu titulu bakoitzak.

– Unibertsitateko goi-mailako bestelako titulazio ofizialak: titulu bakoitzeko, gehienez ere, 4 puntu.

– Unibertsitateko erdi-mailako bestelako titulazio ofizialak: Diplomaturak: OHOko irakasle-diplomatura, Okupazio Terapiako Diplomatura: titulu bakoitzak 8 puntu.

– Gizarte-Integrazioko Goi-Mailako Teknikariaren unibertsitatez kanpoko goi-mailako titulazioa: 4 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitarteko ikastaroak, arlo espezifiko honi buruzkoak (adingabeko arau-hausleak edo nerabe edo gazteentzako egoitza-zentroetako lana), zentro ofizialek edo unibertsitateek emanak: titulu bakoitzeko, gehienez ere, 3 puntu. Ikastaroak eman dituzten erakundeak ez badira ofizialak, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 1,5 puntu emango dugu.

– 201 ordu baino gehiagoko ikastaroak, justu adingabeko arau-hausleei edo nerabeentzako edo gazteentzeko egoitza-zentroetako lanari buruzkoak, zentro ofizialek edo unibertsitateak emanak: titulu bakoitzeko, gehienez ere, 6 puntu. Ikastaroak erakunde ez-ofizialek emanak badira, berriz, gehienez ere 3 puntu emango dira, ikastaro bakoitzeko.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eduki beharko dituzte arestian aipatu diren tituluak. Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

C) Hizkuntzak: Gehienez ere, hamar (10) puntu emango dira, betiere baremo honen arabera:

C.1.– Frantsesa eta/edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. ikasturteko maila, edo berebereko edo arabeko erdi-maila: hizkuntza bakoitzeko lau (4) puntu gehienez ere.

Deialdi honi dagokionez, honako hau da arabieraren edo bereberearen jakite-maila ertaina: izangaiak, proba batean, ulermen eta mintzamen ertaina, eta irakurmen eta idazmen txikia egiaztatzen dituenean.

C.2.– Frantsesa eta/edo ingelesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. ikasturtearen maila, edo berebereko edo arabeko goi-maila: hizkuntza bakoitzeko sei (6) puntu gehienez ere.

Deialdi honi dagokionez, honako hau da arabieraren edo bereberearen jakite-maila ertaina: izangaiak, proba batean, ulermen eta mintzamen handia, eta irakurmen eta idazmen ertaina egiaztatzen dituenean.

Maila altua izateak esan nahi du komunikaziorako nahikoa gaitasun izatea, kontuan izanik zer den hizkuntza normal erabiltzea eta zein den lanerako berezko erabilera. Maila ertainak, berriz, komunikazio-gaitasun oinarrizkoagoa esan nahi du, hizkuntzaren erabilera arruntari buruz.

Arabieraren edo bereberearen jakite-maila zehazteko, horretarako ezartzen den proban parte hartu beharko dute izangaiek. Hizkuntza Eskola Ofizialak izendatutako aholkularien edo arabieran edo bereberean adituak diren beste irakasle batzuen laguntza jaso ahal izango du epaimahaiak.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik behera, ez ditugu ez frantsesa ez ingelesa balioetsiko, inola ere ez. Frantseseko edo ingeleseko dena delako ariketa egin behar duten egunerako honako agiri hauetakoren bat aurkezten duten hautagaiek ez dituzte proba horiek egin beharko:

a) Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria.

b) Frantseserako: Filologia Frantseseko lizentziatua, Hautes Études Françaises eta Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF) tituluak, azkeneko biak Alliance Française-renak.

c) Ingeleserako: Filologia Ingeleseko lizentziatura, Certificate of Proficiency in English (Cambridgeko Unibertsitatekoa), Passed Grade Twelve (Trinity Collegekoa) eta Higher Level (Oxfordeko Unibertsitatekoa).

b) paragrafoan aipatzen diren tituluetako baten jabe diren izangaiei, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. mailako hizkuntzaren jakite-mailari dagozkion puntuak emango zaizkio.

5.5.3.– Euskara: Hizkuntza-eskakizunak honako baremo honen arabera balioetsiko dira:

2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 15.

3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik: 22.

GAI-ZERRENDA

1.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Adingabekoen Zigor Erantzukizunari buruzko 5/2000 Lege Organikoa eta legearen aldaketak: 7/2000 Legea, 9/2000 Legea eta 15/2003 Legea.

2.– 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoari buruzkoa.

3.– 4/2000 Lege Organikoa, 8/2000 Legea eta 14/2003 Legea, 864/2001 Errege-Dekretua (erregelamendua).

4.– Nazioarteko arauak:

a) Haurren Eskubideen Konbentzioa (1989).

b) Nazio Batuen Beijing (Pekin) arauak.

c) Gazte-delinkuentziari aurre hartzeko Riadeko gidalerroak.

d) Europako Kontseiluaren Ministro-Batzordearen 87. gomendioa (87-09-17).

5.– 44/2002 Dekretua, otsailaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratuko langileen 2001. urterako hitzarmen kolektiboa. Hitzarmen horren aldaketa, 2004ko urtarrilaren 29an izenpetua.

7.– Adingabekoen justizia: Adingabekoen epaitegiak eta fiskaltzak, teknikari-taldeak, erreformarako erakunde publikoa eta adingabekoen abokatuak.

8.– azteentzako justizia Euskal Autonomia Erkidegoan. Neurriak betearazteko plana, 2004-2007.

9.– Gazteen Justiziarako Zerbitzuko txostena, 2003 urtekoa.

10.– Ikastetxearen Heziketa Proiektua: oinarrizko edukiak.

2. GAI BEREZIAK: GIZARTE-GAIETAKO LANGILEA

1.– 18 urte baino gazteagoentzako laguntza ekonomikoak: Gizarte-zerbitzuak, gizarte-segurantza, INEM eta abar.

2.– 18 urte gaino gehiagokoentzako laguntza ekonomikoak: Gizarte-zerbitzuak, gizarte-segurantza, INEM eta abar.

3.– 14 eta 23 urte bitartekoentzako erresidentzia-zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan.

4.– Prestakuntzarako eta enplegurako zerbitzuak, programak.

5.– Arazo askoko familiekiko lana.

6.– Zentroz kanpoko neurriak: zaintzapeko askatasuna, anbulategiko tratamendua, gizarterako-heziketarako lanak, eguneko zentroak eta erkidegoaren aldeko lanak.

7.– Atzerriko adingabekoen eta adin nagusikoen agiriak. egoitza-baimena, lana, nazionalitatea eta abar.

8.– Gizarte-langileak zer egin behar duen gazteen jusitizia-zentroetan.

ESPEZIALITATE BAKOITZERAKO AUZITEGI
BEREZIAK
EPAIMAHAIAREN OSAERA

5.1.– Osaera:

Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua:

Titularra: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, edo ordezkoa: Montserrat Rejado Corcuera.

Ordezkoa: Mikel Marañón Calleja.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: Francisco López Cabello.

Ordezkoa: Inmaculada Landaluce Ugarte.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: Ana Rosa Nájera Campuzano.

Ordezkoa: Maite Balza de Vallejo Arana.

Bokala: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: Puy Lamo García.

Ordezkoa: Valentín Vivas García.

Bokala: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

Titularra: Imanol Urigüen Garaizabal.

Ordezkoa: Alexander Rodríguez López.

Bokala: langileen ordezkari bat.

Titularra: Lucas Andrés Martínez.

Ordezkoa: Lander Etxebarría Garitazelaia.

Idazkaria: herri-administrazioetako langileak.

Titularra: José Luis Aramendia Cordón.

Ordezkoa: Begoña Otazua Butrón.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari epaimahaietan dagokion ordezkaritzaren aurka joan gabe, erakunde horretako ordezkari batek parte hartuko du hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak prestatzen eta ebaluatzen; horretan baino ez.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.


Azterketa dokumentala