Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2004ko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arartekoa
3891

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 25ekoa, Arartekoarena. Honen bidez, Faustino López de Foronda Vargas Ararteko erakundearen idazkari nagusi izendatzen da.

Ararteko erakundea sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legearen 40. artikuluak hauxe dio: "Legebiltzarraren pertsonalgo ez diren aholkulari eta langileek postua utziko dute Ararteko berriak kargua hartu bezain laster".

Horren ondorioz eta lege-testu horren 38.1. artikuluak ematen didan aginpideaz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.– Faustino López de Foronda Vargas Ararteko erakundearen idazkari nagusi izendatzea.

Bigarren.– Ebazpen honek 2004ko ekainaren 25etik hasita izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 25a.

Arartekoa,

IÑIGO LAMARCA ITURBE.


Azterketa dokumentala