131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Interbiak SA
3794
LEHIAKETA PUBLIKOA, Hegoaldeko Metropoliko Saihesbidearen tunelei buruzko azterlan geologiko-geoteknikoa eta aurreproiektua idazteko aholkularitza eta laguntza teknikoa (I. fasea) kontratatzeko dena.
Administrazio Publikoen Kontratuen Legeko testu bateginaren 78. artikulua betez, lehiaketa hau argitaratzen da.
1.– Adjudikazioduna:
"Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A.", Bizkaiko Foru Aldundiaren pertsona bakarreko sozietate publikoa, bere izenean eta aldundiaren kontura jardunez, Bizkaiko 2003ko Irisgarritasun Plana kudeatzen.
2.– Kontratuaren xedea:
	a) Xedearen deskribapena: Hegoaldeko Metropoliko Saihesbidearen tunelei buruzko azterlan geologiko-geoteknikoa eta aurreproiektua idazteko aholkularitza eta laguntza teknikoa. I. fasea.
b) Obrak egiteko tokia: Bizkaia.
c) Obrak amaitzeko epea: sei (6) hilabete.
3.– Adjudikatzeko tramitazioa, prozedura eta forma:
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Forma: lehiaketa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
Seiehun eta hogeita sei mila eta laurehun euro (626.400,00 euro), BEZ barne.
5.– Behin-behineko bermea:
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren %2.
6.– Agiriak eta informazioa jasotzeko:
a) www.interbiak.com
b) Interbiak
Kanariar Uharteak kalea, 19-1.
48015-Bilbo.
Telefonoa: 944.05.70.00
c) Agiriak eta informazioa jasotzeko mugaeguna: eskaintzak aurkezteko mugaegun bera.
7.– Kontratistaren baldintza bereziak:
a) Sailkapena: ez dute eskatzen.
b) Bestelako baldintzak: ikusi Administrazioko Klausula Berezien Pleguak.
8.– Eskaintzen aurkezpena:
a) Aurkezteko epea: 2004ko abuztuaren 2ko eguerdiko hamabiak (12:00).
b) Ekarri beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien Pleguetan exijitzen direnak.
c) Aurkezteko tokia:
Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A.
Helbidea: Kanariar Uharteak kalea, 19-1.
Posta kodea eta udalerria: 48015-Bilbo.
d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen 89. artikuluan xedatutakoaren arabera.
e) Aldaeren onarpena: Administrazioko Klausula Berezien Pleguan ezarritakoaren arabera.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A.
b) Helbidea: Kanariar Uharteak kalea, 19-1.
c) Posta kodea eta udalerria: 48015-Bilbo.
d) Eguna: dagokionean jakinaraziko da.
10.– EEAOari bidaltzeko eguna:
2004ko ekainaren 10ean.
11.– Bestelako informazioa:
Administrazioko Klausula Berezien Pleguetan azaltzen dira erabili beharreko adjudikazio irizpideak.
12.– Iragarki-gastuak:
Adjudikaziodun enpresaren kontura egingo dira.
Bilbon, 2004ko ekainaren 10a.