131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
3792
IRAGARKIA, 100/04 administrazioarekiko auzi errekurtsoan hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzeko dena (prozedura laburtua).
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko epaitegian, langileen arloan, Angela Burgo Palaciok, Isabel Aranceta Urriesek, Dolores García Blancok, María Benita Lorenzo Rodríguezek, María Elena Cubillo Arechak, Amelia Santiago Povedak, Pilar Ruiz Gómezek, Sergio Polo Saizek, Anastasio Bercial Zarzuelok, Amalia Sánchez-Infante Mendozak, Ana Carrasco Fernándezek, Pilar Laseca Herrerok, Celia Canduela Liquetek, María Lourdes Canduela Liquetek eta Teresa Mata Lerak 100/04 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu dutela (prozedura laburtua), Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 31ko 671/2003 Ebazpenaren aurka. Izan ere, ebazpen horrek agintzen du ondorengo bi zerrenda hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko: batetik, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, Administrazioko Teknikari Profesionalen lanbide-taldeko administrari laguntzaileen kategoriako destinoak (Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioaren arabera antolatutakoa), eta bestetik, deialdi bereko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda.
Beraz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta zera jakinarazten zaie: aipatutako prozedura judizialean aurkeztu eta agertu daitezkeela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bederatzi eguneko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 21a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.