131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
3791
IRAGARKIA, 195/04 administrazioarekiko auzi errekurtsoan hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzeko dena (prozedura laburtua).
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietako Vitoria Gasteizko 2 zenbakiko epaitegian, langileen arloan, Francisco Javier Quintanilla Arenalek, 195/04 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela (prozedura laburtua), Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 1eko 350/2003 Ebazpenaren aurka, ebazpen horrek zuzendari nagusiaren zenbait ebazpenen I. Eranskina —destinoen zerrenda— aldatu baitzuen. Izan ere, ebazpen horiek pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetarako deia egiten dute, zehazten diren Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak betetzeko (teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizial-elektrizisten kategoria), Ente Publikoaren 2002. urteko Enplegu Pubikoaren Eskaintzaren barruan.
Beraz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta zera jakinarazten zaie: aipatutako prozedura judizialean aurkeztu eta agertu daitezkeela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bederatzi eguneko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 21a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ