Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3783

IRAGARKIA, "Arku Atlantikoan ibilbide motzeko itsas garraioa sustatzeko azterlana" idazteko laguntza teknikoko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Espedientearen zenbakia: 3A/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza teknikoa.

b) Helburua: salgaien garraioaren egungo eta etorkizuneko trafikoari buruzko informazioa eta datuak biltzea, eta itsasoz garraiatzeko zer zerbitzu eskaintzen diren aztertzea, Arku Atlantikoan ibilbide motzeko itsas garraioa bideragarria denetz jakiteko.

c) Loteak: ez da horrelakorik izango.

d) EHAA: 2004-03-12.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Guztira: hirurehun mila euro (300.000,00 euro).

5.– Esleipena:

a) Eguna: 2004ko ekainaren 22a.

b) Esleipenduna: IDOM Ingeniería y Consultoría eta Bilbao Plaza Marítima, SL aldi baterako enpresa-elkartea.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hirurogeita hamar mila euro (270.000,00 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala