131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3778
EDIKTUA, Mage Informática SL sozietatearen borondatezko porrotari buruzko 358/04 prozeduraren ondoriozkoa.
Mage Informática SL sozietatearen borondatezko porrotari buruzko 358/04 judizioa bideratu da epaitegi honetan, Jesús Gorrochategui prokuradoreak Mage Informática SL sozietatearen ordez eskatuta. Horren gainean ebazpena hartu da gaur, eta erabaki da hartzekodunei ediktuen bidez zitazioa egitea, horien helbidea zein den ez dakigunez gero. Horrela, Batzar Orokorrera joan ahal izango dira porrotaren sindikoak izendatzera, 2004ko irailaren 17an, 11:00etan, epaitegi honetako salan (Bilboko Barroeta Aldamar kalea, 10 zk., 17. sala, 2. solairua). Eta ohartarazten zaie zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izango dutela, batzarrera joan ezean.
Bilbon (Bizkaia), bi mila eta lauko ekainaren hamarrean.
EPAILE-MAGISTRATUA.