Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2004ko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3775

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Urduña-Orduñako (Bizkaia) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna izendatu zuen Dekretua hirugarrengoz aldatzeko den espedienteari hasiera eman, jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.

Urtarrilaren 14ko 2/1997 Dekretuak (urtarrilaren 30eko 20. EHAA) Urduña-Orduñako Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna izendatu zuen.

Urduña-Orduñako Hirigune Historikoaren Birgaitze Plan Bereziaren erredakzioaren ondorioz, eta aurre estudioak direla eta, idazleen ustetan babes erregimenean berrikusiak izan behar diren zenbait puntu antzeman ziren. Hoien artean, udal arkitektu aholkulariak planteatzen duena, Multzoaren mugaketari dagokiona. Gainontzeko arazoak Hiriguneko zenbait elementuek merecí duten balorazioari buruzkoak dira, eta zentzu honetan babes zerrenden berrikuspen bat egin dadila eskatzen dute.

Horrela, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek, Udaletxe eta BPBren erredaktore taldearen proposamenei erantzunez, ondorengo aldaketak onartzea erabakitzen duten txosten bana burutu zituzten:

a) 4. zerrendatik, kontrako elementuak, 2/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera dagoenekoz kenduak izan diren higiezinak kentzea. Hauek hain zuzen: Francos 26 eta Kale Barria 31.

b) Kale Barria 14, 18 eta 38, Artekale 3, Kantarranas 5 eta Ortuño 4 higiezinek duten kalifikazioa, kontrako elementuak, kentzea proposatzen dute, babes handiagoko bat esleitzeko. Kanporatze hau justifikatua dela uste da eta ordezkagarriak izatera pasatzen dira.

c) Josefinoen Ikastetxearenak diren eta Vitoria-Gasteizera doan errepide zaharrean dauden eraikinei eta Tahonari dagokienez, kontrako elementu bezala kalifikatuak direnak, ordezkagarri izatera pasa daitezela onartzen da, izan ere ez dira Hirigune Historikoan desberdin diren arkitekturak.

d) Zenbait higiezin oinarrizko babesekoa den 3. zerrendatik kentzea eskatzen dute, deklaratuak izan ziren unean zituzten kondizioak mantentzen ez dituztelako. Hain zuzen: Burdin 9, Artekale 4, Barria 17, Zaharra 22 eta Alhondiga bezala ezagutzen den eraikina, zeinek bere fatxadei dagokionean bakarrik mantenduko duen babesa.

Honetaz gain, 2/1997 Dekretuan zehazten den babesgunearen mugaketa aldatzea eskatzen dute. Eskaera honekin batera gaur egungo mugaketa Urduña-Orduñako aintzinako Harresiaren mugaketarekin bat egin arte zabaltzeko arrazoiak azaltzen dituen Udal Arkitektu Aholkulariaren txosten bat aurkezten dute. Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek, irizpide arkitektonikoez gain, beste batzuetan ere oinarrituaz, 2/1997 Dekretuak aurrikusten duen mugaketa zabaltzea onesten dute. Zabalketa honen ondorioz, Gran Vía Fray Pedro de Bardeci 6 higiezina, Monumento Multzoaren barne geratzen da, eta 3. zerrendara (oinarrizko babesa) pasatzen da.

Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egin dituzten txostenak eta ebazpen-proposamena ikusirik, uztailaren 3ko 7/1990 Euskal Kultura Ondareari buruzko den Legeko 11. eta hurrengo artikuluekin bat etorriaz,

Honako hau,

EBATZI DUT:

Lehena.– Urduña-Orduñako (Bizkaia) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasuna izendatu zuen 2/1997 Dekretua hirugarrengoz aldatzeko den espedienteari hasiera eman, jendaurrean jarri eta interesdunei entzutea. Aldaketa, proposamen honetako I. eta II. eranskinetan ezartzen dena da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hogei eguneko epea izango da alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan jasotzen den bezala. Aipatutako espedientea Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian dagoen Euskal Kultura Ondarearen Zentruan dago ikusgai.

Bigarrena.– 2/1997 Dekretua aldatzeko den espedientean diren interesdunei jakinaraztea. Interesdunek jakinarazpena jaso eta, biharamunetik zenbatzen hasita, hamabost eguneko epea izango dute beren eskubideak defendatzeko egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Hirugarrena.– Espedientearen izapidetzari jarraitzea indarreango arautegiaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpen hau Urduña-Orduñako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 15a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA
MUGAKETA BERRIA
II. ERANSKINA
BABES-ERREGIMENAREN 1., 2., 3. ETA 4.

ZERRENDEN IDAZKERA BERRIA

1. zerrenda

– Santa Maria Parrokia.

– San Juan Eliza.

– Aduana.

– Hiribilduaren harresiak.

2. zerrenda

– Udaletxea.

– Mimeza Jauregia, Foruen Plaza, 11 zk.

– Ortes de Velasco Jauregia, Harategi, 15 = Artekale, 24 zk.

– Díaz Pimienta Jauregia, Foruen Plaza, 14 zk.

– Foruen Plazako karrerapeen multzoa.

3. zerrenda

– Kantarranas kalea, 2 zk. eta 3 zk.ko behe solairuak.

– Barria kalea, 3 zk. eta 9; 28 eta 38 zk.etako behe solairuak.

– Burgos kalea, 2; 7; 10; 11; 12; 13 eta 18 zenbakiak eta 3; 4; 5; 6 eta 9 zenbakietako behe solairuak.

– Artekale, 6; 7; 10 eta 1 zenbakiak eta 1; 3 eta 8 zenbakietako behe solairuak eta 13 zenbakiko eraskina.

– Burdin kalea 8; 13 eta 17 zenbakiak eta 5; 4-6; 9 eta 18 zenbakietako behe solairuak.

– Bizkaiko Arrabala, 1; 3; 5; 7 eta 9 zenbakiak.

– Zaharra kalea, 1; 3; 5; 7; 9; 12, eta 24 zenbakiaren fatxadak, eta 15; 26; 30; 32 eta 34 zenbakietako behe solairuak.

– Frankos kalea 1; 3; 9; 21 eta 25 zenbakiak; eta 5; 7; 18; 24; 29 eta 31 zenbakietako behe solairuak.

– Orruño kalea, 6; eta 4 eta 20 zenbakietako behe solairuak.

– Donibane kalea, 11 eta 17 zenbakiak; eta 1 zenbakiko behe solairua.

– Foruen Plaza 6; 7; 8 eta 13 zenbakiak.

– M.D. Madariaga kalea: antzinako Alhondigaren fatxadak.

– Gran Vía Fray Pedro de Bardeci, 6.

4. zerrenda

– Kantarranas kalea, 7; 14; 23-25; 28 zenbakiak, mugiezin bakarra eginez 13-15 eta 17 zenbakikoekin; hegal-zati mazizoak 18; 20 zenbakietako fatxada bietan; 22; 38 zenbakiko atzealdeko fatxada eta 40 zenbakikoaren atzealdeko fatxada. 28; 30 eta 34 zenbakietako atzealdeko fatxadetan lerrokadurak okupatzea. 40 zenbakidunean balkoiteria eta 24 zenbakiko atzealdeko fatxadan. 7 zenbakikoan beheko solairuen tratamendua. 19 zenbakiko fatxadan hutsarteak.

– Barria kalea, 2; 15; eta 30-32 zenbakiak. hegal-zati mazizoak 12 zenbakian eta 44 zenbakiko atzealdean. Begiratokiak 40 eta 42 zenbakietan. 20 zenbakikoan fatxaden tratamendua. Balkoiteria 12 zenbakian.

– Burgos kalea, 5 eta 20-22. 24 eta 28 zenbakietako atzealdeko fatxadak. Hegal-zati mazizoak 4; 6; 7 eta 16 zenbakietan. Balkoiteria 14 zenbakian, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietako atzealdeetako eraikinak.

– Artekale kalea, 5; 13 eraskinaren eta 15aren arteko eranskinak; 15 eta 16 zenbakien artean eraikuntzak. 13 eta bere ondokoaren erasketa. Begiratokiak 12 zenbakikoan eta 13 eraskina. 18 zenbakiko atzealdean hegal-zati mazizoak.

– Burdin kalea, 3; 7 eta 12 eta 14 zenbakien artean eraikuntzak. 15 zenbakian begiratokia.

– Bizkaiko Arrabala: 1 zenbakikoan begiratokia.

– Zaharra kalea 13; 15; 16-18 eta 6; 16-18 eta 20 zenbakietako atzeko aldeetan eraikuntzak. Hegal-zati mazizoak 6 eta 10 zenbakietan.

– Frankos kalea: mugiezina 2 zenbakiaren eta Díaz Pimienta Jauregiaren artean; 10; 12 eta 27 zenbakiak. Hegal-zati mazizoak 8 zenbakian.

– Orruño kalea, 2 eta bere eraskina Foru Plazara; 3; 8; 9 eta 14 zenbakiak, hegal-zati mazizoak 8 eta 22 zenbakietan; balkoiteria 11 zenbakian.

– Donibane kalea, 2 eta 24. Hegal-zati mazizoak 12; 14; 18 eta 20 zenbakietan.

– Lukas Deuna kalea, 8 zenbakikoaren alboko eraskina; Donibabe kaleko 13 zenbakiko ondorengo eraskina eta Lukas Deuna eta Gran Vía de Fraeta Pedro Bardeci izkinan mugiezina.

– Mikel Deuna, 6; 10; 16 zenbakiaren garajea eta 24 zenbakiko estalpea. Hegal-zati mazizoak 4 zenbakian. Balkoiteriak 16 zenbakian.

– Foruen Plaza: 2; 3 eta 4 zenbakiak. Hegal-zati mazizoak 7 zenbakian eta 12 eraskinean. Igotzea 13 zenbakian eta eraskinean.

– Gasteizko errepidea: 1; 3 eta 7 zenbakiak.

– M.D. Madariaga kalea: merkatuaren atzealdean dagoen tailerra.


Azterketa dokumentala